Lazkaoko udala - Legezko oharra

Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko eman beharreko argibideak

Web gunearen titularitatea

Domeinua: www.lazkao.eus
Titularra: Lazkaoko Udala
Helbidea: Euskadi Enparantza 1, 20210 Lazkao
Telefonoa: 34 943 088 080
Faxa: 34 943 085 194
Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
IFK: P2005300E

www.lazkao.eus web gunea erabiltzeko ohartarazpenak eta baldintzak

  • Lazkaoko Udalak Lazkaoko herritar guztiei eta Internet sarearen erabiltzaile guztiei eskaintzen dien web gunea duzu hau. Erabiltzaile horiei zerbitzuak eta informazioa ematea du helburutzat, bai eta Lazkao hiria eta bertako jarduerak ezagutaraztea ere.
  • Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dago ez web gunea ez edukiak aldatzerik.
  • Administrazioak web gunearen bitartez ematen duen informazioak ez du ordezten aldizkari eta buletin ofizialetan agiriak argitaratu beharra, horien argitalpena edukiaren fede ematen duen tresna baita.
  • Web gunean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen iturrietatik datorren informazioa jasotzen denean, edo esteken nahiz beste sistema batzuen bidez beste iturri batzuk eskuragarri jartzen direnean, Lazkaoko Udalak ez du gune horien edukiaren, zehaztasunaren edo eguneratzearen erantzukizunik izango.
  • Lazkaoko Udalak ez du hirugarrenek web gunean aurkitzen duten informazioaren erabileraren erantzukizunik; dena den, zenbait agiri eta aplikatibotarako egiten diren ohartarazpenak bete beharko dituzte.
  • Erabiltzaileek ematen dituzten datuak kasu bakoitzean adierazten diren helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkio beste inori emango, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalak babesteko ezarritako oinarrien haritik.
  • Lazkaoko Udalak ez du bermatzen web guneak nahiz zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartuko web gunean sartzean sor daitezkeen kalteen edo han sartu ezinak sortutakoen erantzukizunik.
  • Lazkaoko Udalak beretzat hartzen du web gune honetako edukiak, argibideak, aplikatiboak eta abar edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea.
  • Lazkaoko Udalak web gune honek albait eraginkortasun handienaz funtzionatu eta sortzean ezarritako helburua bete dezan nahi du, horregatik mantentzen du eta hori lortzeko arrazoizko bitartekoak jartzen ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzean sor daitezkeen eragozpenen edo akatsen erantzukizuna.
  • Lazkaoko Udalak web orri honetan azaltzen diren baldintzak eta ohartarazpenak aldatzerik izango du; hori dela eta, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen dugu, aldaketarik egin balitz ere.
  • Web gunea erabiltzeak baldintza eta ohartarazpen hauek onartzea dakar.
  • Argibiderik, ohartarazpenik, kexarik edo bestelakorik adierazi nahi izanez gero web gunean bertan dagoen iradokizun atala erabil daiteke, edo Herritarrei Harrera egiteko Bulegora jo.
  • Ematen dituzten datuak direla eta, erabiltzaileek Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen dizkien eskubideak -datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu- baliatu ahalko dituzte. Telefonoz, postaz, faxez edo posta elektronikoz egin ahalko dute hori, aldez aurretik identifikatuta.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

13 Abe 2018 16:30 – 21 Abe 2018 19:30

14 Abe 2018 09:00 – 16 Abe 2018 14:00

14 Abe 2018 19:30 – 21:00

15 Abe 2018 09:00 – 16 Abe 2018 13:30

15 Abe 2018 16:00 – 16 Abe 2018 20:00