Albisteak

Eñaut Elorrieta musikariak kantaldia egingo du Lazkaoko Areira antzokian, otsailaren 9an.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin arituko da. Zuzenean interpretatzeko eta gozatzeko asmoarekin sortutako proposamen berria da Lazkaon eskainiko duen “Harian” lana.

Ken Zazpi taldeko abeslari izandakoaren ahotsa bi biolinek, biola batek, zello batek eta kontrabaxu batek lagunduta entzun ahalko da, emanaldi honetarako egindako musika-moldaketekin.

Emanaldia otsailaren 9an izango da, 20:15ean hasita, Areria antzokian. Kontzerturako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude udaletxean. 12 euroko prezioa du sarrera bakoitzak.