Albisteak

2018. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderi, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu Lazkaoko Udalak.

Baldintzak GAO-ko 2014-04-14an argitaraturiko ordenantzaren arabera arautzen dira. Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan egin behar dira, urtarrilaren 21etik otsailaren 4ra bitartean.