Albisteak

Lazkaoko Udalak 2019ko San Prudentzio jaien barruan, apirilaren 29an, haurren eta gaztetxoen bazkaria antolatzeko asmoa du plazako pilotalekuan.

Bazkaria 10 urtetik hasi eta 14 urte bitarteko ikasleentzat izango litzateke (biak barne) eta prezioa 5.-€koa izango da. Menua: kroketak, makarroiak, yogurra, ogia eta ura izango litzateke. Gaixotasunen batengatik edo, ezin izango balute hori jan, adierazi arrazoia eta zer jan dezaketen.

Bazkaria 14:00etatik 16:00etara izango da eta bitarte horretan begiraleen zaintza egongo da. Ordu horietatik kanpo ez da haurren zaintzarik izango. Gurasoren sakelako telefonoa ere eskatzen dugu, ezer gertatuz gero deitzeko.

Hau guztia dela-eta, zuen seme-alaba(k) bazkarira joango badira, apirilaren 8tik 16ra gurasoek eman beharko duzue izena udaletxean (bulego orduetan) 5.-€ko ordainketa eginez.