Albisteak

Uda amaitzear da eta igande honetan, irailak 8, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerileku estaligabeen denboraldiari ere amaiera emango zaio.

Ekainaren 8az geroztik egon dira irekita estaligabeko igerilekuak, eta igandean itxiko dira.

Hiru hilabete hauetan zehar ekainaren azken astea eta uztailean lehen hamabostaldia izan dira erabilera handiena izan duten egunak. Bi hilabete hauetan 20 bat egunez egon da eguraldi ederraz gozatu ahal izateko aukera eta igerilekuak erabiltzailez gainezka egon dira.

Ekainaren 26 eta 27 eta uztailaren 10 eta 11 izan dira erabiltzaile gehien gerturatu den egunak. Datu erabat zehatzak izatea ezinezkoa bada ere, egun horietan 1.000 erabiltzaile inguru gerturatu dira igerilekuetara.

Abuztua, ohi bezala, lasai joan da. Eguraldiak lagundu duen 10-12 egunetan ere erabilera lasaia eta apala izan da.

Bazkidetza kopuruei dagokionez, Igerileku estaligabeetako bazkide egin direnak 672 izan dira; horiei beste 1.769 bazkide gehitu behar zaizkie, urteko kiroldegiko bazkidetza izanda igerileku estaligabeetarako eskubidea izan dutenak.