Albisteak

  • Egunean zehar, guztira, 15 zerbitzu izango dira, 7 joateko eta 8 itzultzeko. 
  • Herrigunetik irteerak San Migel parrokiatik abiatuko dira, eta bueltakoak, berriz, hilerriaren sarreratik.

Datorren azaroaren 1ean, Santu Guztien Eguna, Lazkaoko Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du hilerria. Egunean zehar, guztira, 15 zerbitzu izango dira, 7 joateko eta 8 itzultzeko. Herrigunetik irteerak San Migel parrokiatik abiatuko dira, eta bueltakoak, berriz, hilerriaren sarreratik. Honakoak dira ordutegiak:

Goizez:

  • San Migel parrokia – hilerria: 10:00/11:00/12:00/12:45*. 12:45etako autobusa zain egongo da mikrobusa meza amaitu arte.
  • Hilerria – Lazkao: 10:45/11:45/12:30/13:00/14:00.

Arratsaldez:

  • San Migel parrokia – hilerria: 15:45/16:45/17:45.
  • Hilerria – Lazkao: 16:15/17:15/18:15

 Untitled design 10