• Asteartero arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara izango da aukera Kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da.Orientzatzaile baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.
  • ‘Kirolera’ ekimenak pasa den irailean eman zion hasiera ikasturte berriari. Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea, bakoitzaren erritmoa eta ahalmena errespetatuz eta elkar lagunduz.

‘Kirolera’ ekimenak pasa den irailean eman zion hasiera ikasturte berriari. Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea, bakoitzaren erritmoa eta ahalmena errespetatuz eta elkar lagunduz. Asteartero egiten dute irteera parte-hartzaileek arratsaldeko 19:00etan hasita.

Ekimena iaz jarri zen abian Lilatoiaren aitzakian, eta ikasturte berrian publiko ororentzat zabaldu da. Hala ere, bere hastapen izan zen Lilatoia prestatzeko ere balioko du aurten ere. Martxoaren 1ean izango da Donostian, eta denbora tarte horretan Lilatoia ‘Kirolera’ ekimenaren bitartez prestatzera animatu nahi ditu herriko emakumeak Lazkaoko Udalak.

Asteartero arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara izango da aukera Kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da. Orientzatzaile baten laguntza izango dute parte-hartzaileek.

31. Lilatoia martxoaren 1ean

31. edizioa ospatuko du aurten Lilatoi probak, emakumeentzat bakarrik den 5 kmtako korrika lasterketa. Proba honen helburua da emakumeak kirolera eta kirol praktikara gerturatzea eta animatzea, eta emakumeon presentzia sustatzea. Modu honetan emakumeak kirol praktikan hasteko erreferente bihurtu da Lilatoia.

KIROLERA kartela