Albisteak

Orobione Erretiratu eta Pentsiodunen taberna-jatetxearen alokairua esleitzeko baldintza administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onartu ditu Lazkaoko Udalak.

Kontratazio espedientea argitaratutako negoziatutako prozedura bidez izapidetuko da. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta daitezke lizitazio deialdiko xehetasunak. Informazio gehiago nahi duenak udaletxean eskatu dezake.