Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren ordezkapena egiteko deialdia egin du udalak.
Lanpostu hau betetzen duen pertsonaren amatasuna dela eta, deialdi honen xedea honen ordezkapena egitea da. %50eko lan saioa izango da, eta pertsona honen amatasun-bajak irauten duen bitarterako izango da.
Gizarte Zerbitzuetan Diplomatura edo Gizarte Langile Agiria edukitzea eta E.G.A edo 3. H.E izatea derrigorrezkoa izango da.
Interesatuek eskariak Lazkaoko udaletxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko dituzte, 2018ko irailaren 19a baino lehen. Eskariarekin batera oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen direneko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.