- 2020 urteko ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasen hobaria familia unitateko diru-sarreren eta kideen araberakoa izango da, %25 eta %100 artean.
Lazkaoko Udalak 2020. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu. Eskaerak otsailaren 10etik 25era burutu behar dira.
Hobaria familia unitateko diru-sarreren eta kideen araberakoa izango da, %25 eta %100 artean:
Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan egin behar dira. Informazio gehiago www.lazkao.eus orrian edo 943 088 080 telefono zenbakian.