• Honakoak dira hilabetean zehar estreinatuko diren filmak: Cronicas de una tormenta, Sablehortz kapitaina, Ilargi guztiak eta Cruella.
  • Horiez gain, ondorengoak ere izango dira aukeran: Una joven prometedora (5 Oscarretara hautagai), 2 urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala eta Aquellos que desean mi muerte.
  • Sarrerak online erostea gomendatzen da https://lazkaozinema.sacatuentrada.es-en.

Lazkaon Areriako zine emankizunek ez dute etenik eta maiatzean, gainera, estreinaldiz josirik dator film egitaraua: Cronicas de una tormenta, Sablehortz kapitaina, Ilargi guztiak eta Cruella izango dira hilabete honetako estreinaldiak.

Horiez gain, baina, ondorengoak ere eskainiko dira: Una joven prometedora (5 Oscarretara hautagai), 2 urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala eta Aquellos que desean mi muerte.

Higiene eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira: musukoa erabiltzea beharrezkoa izango da eta ezin izango da aretoan bertan jakirik jan. 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu eta sarrera eta irteerak era ordenatuan egin beharko dira. Saio ezberdinen artean garbiketa eta desinfekzio lanak burutuko dira.

Gomendatzen da sarrerak online erostea: https://lazkaozinema.sacatuentrada.es web orrialdean daude eskura eta baita Arerian bertan ere ohiko prezioan (txartelarekin erostea gomendatzen da): haur filma 3,30€, 3D haurrak 5,50€, helduak 5,50€, jubilatuak eta gazteak larunbatetan 4,00€, Ikuslearen Eguna 4,00€ eta 3D helduak 6,50€. 10 film ikusteko 40 euroko bonoa ere eskura dute erabiltzaileek.

Zine eskaintza honakoa da:

Cronicas de una tormenta (estreinaldia)

  • Larunbata 1: 19,00
  • Igandea 2: 19,00
  • Astelehena 3: 19,00

Sablehortz kapitaina (Estreinaldia)

  • Larunbata 1: 16,45
  • Igandea 2: 16,45

Una joven prometedora (5 Oscarretara hautagaia)

  • Larunbata 8: 19,00
  • Igandea 9: 19,00
  • Astelehena 10: 19,00 (Ikuslearen Eguna)

2 urte, 4 hilabete eta egun bat (dokumentala) -Sarrera 3€-

  • Asteartea 11: 19,00

Ilargi guztiak (estreinaldia, subtituluak gazteleraz)

  • Larunbata 15: 19,00
  • Igandea 16: 19,00
  • Astelehena 17: 19,00 (Ikuslearen Eguna)

Aquellos que desean mi muerte

  • Larunbata 22: 19,00
  • Igandea 23: 19,00
  • Astelehena 24: 19,00 (Ikuslearen Eguna)

Cruella (Estreinaldia)

  • Larunbata 29: 19,00
  • Igandea 30: 19,00
  • Astelehena 31: 19,00 (Ikuslearen Eguna)

zinema maiatza