• Maiatzaren 3tik 5era bitartean, goizeko 08:00etatik aurrera Hiribarren kaleko errepidea, Lazkaomendiko errotonda parean, itxita egongo da trafikoarentzat Elosegi kaleko zubiraino.
  • Itxiera horren ondorioz, Lazkao Txiki zelaiko eta Posta bulegoko autobús geltokiak Aresoko 3 zenbakira (Xirimiri taberna) mugituko dira.

Datorren astelehenetik asteazkenera bitartean, hau da, maiatzaren 3tik 5era, ‘Sin límites’ filma grabatuko da Lazkaon eta horren eraginez, trafiko itxiera egongo da Hiribarren kaleko errepidean.

Esan bezala, itxiera maiatzaren 3an, 4an eta 5ean egingo da, goizeko 08.00etatik aurrera, zehazki Lazkaomendiko errotonda paretik Elosegi kaleko zubiraino. Bertan bizi direnek, baina,  kotxez sartu zein ateratzeko aukera librea izango dute.

Itxiera horren eraginez, halaber, Lazkao Txiki zelaiko eta Posta bulegoko autobus geltokiak ere itxita geldituko dira eta horiek Areso 3 zenbakira (Xirimiri taberna)mugituko dira.

PORTADA IMG 0203 min