- Zerbitzua jende helduari, interneterako konexiorik edota ordenagailurik ez duten herritarrei dago zuzendua. Doakoa da zerbitzua eta Liburutegian burutu daiteke tramitea.
- Europar Batasuneko Covid Digital Ziurtagiriak Europan barrena erosoago bidaiatzeko balio du. Jakinarazten du ziurtagiridunak txertoa jaso duen, PCR negatiboa duen edo Covid-19aren aurkako antigorputzak dituen, gaixotasuna igaro duelako.
Lazkaoko Udalak Covid-19aren pasaportea ateratzeko zerbitzua jarriko du abian. Kultur Etxean kokatuta dagoen Udal Liburutegian burutu daiteke eskaera.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak akordioa lortu ostean, Europar Batasuneko Covid-19 Digital Ziurtagiriak Europan barrena erosoago bidaiatzeko balio du. Jakinarazten du ziurtagiridunak txertoa jaso duen, PCR negatiboa duen edo Covid-19aren aurkako antigorputzak dituen, gaixotasuna igaro duelako.
Doakoa izango da zerbitzua eta honako ordutegian burutu daiteke:
- Uztailean, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
- Irailaren 6tik aurrera, arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Osasun txartela
- Mugikorra ekarri behar dute, fisikoki, zeren mezu bat iristen zaie kode batekin.
Zerbitzua jende helduari, interneterako konexiorik edota ordenagailurik ez duten herritarrei dago zuzendua.