• Pisu libreko gunean zoru berria jarri da eta pisu librea zein giharren lanketarako makinaria berria ekarri da. 
  • Lazkaoko Udalak, guztira, 18.148 € inbertitu ditu Gihar Gelaren eguneratzean, BEZ barne. 
  • “Udal instalazioak hobetzen jarraitzeko eta kalitatezko zerbitzu hobea eskaintzeko lanean dihardugu” nabarmendu du Kepa Zubiarrain alkateak.

Lazkaoko Udalak Joxemiel Barandiaran udal Kiroldegiko Gihar Gelan hainbat berrikuntza burutu ditu hainbat erabiltzaileren eskaerei erantzunaz.  

Pisu libreko gunean zoru berria jarri da. 85 metro karratu inguruko lurzorua berritu da pixu libreko gunean. Pisuen erorketak eta erabilerak zoruan egiten ari ziren kaltea ekidite aldera jarri da zoru berri hau. 

Horrez gain, Pisu libreko eta giharren lanketarako makinaria berria ekarri da. Gihar gelaren erabilera eta erabiltzaile kopurua handitzen ari den heinean, beharrezko ikusi da makina eta beharrezko elementu kopurua handitzea. Disko, helduleku eta zenbait material txikirekin batera, bost makina nagusi berri ekarri dira gihar gelako makinaria osatzea aldera: indar kaiola, multi powerra, arraun dortsala, bularreko press horizontala eta jaka. 

Lazkaoko Udalak, guztira, 18.148 € inbertitu ditu Gihar Gelaren eguneratzean, BEZ barne. 

"Kirolean inbertitzen dugu berriro, helburu oso osasungarria herritar guztientzat. Areto honek kirola egiteko elementuak eta osagarriak berritzeko eta erabiltzaileei instalazio hobeak eta zerbitzu hobeak eskaintzeko apustua erakusten du. Udal instalazioak hobetzen jarraitzeko eta kalitatezko zerbitzu hobea eskaintzeko lanean dihardugu” nabarmendu du Kepa Zubiarrain alkateak.