• Obrak 2022ko ekainean hasi ziren, eta 2024ko lehen hiruhilekoan amaituta egotea aurreikusten da. Udal inbertsioa 4.035.274 eurokoa + BEZa da.

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegia berritzen ari da Udala: 6 kaleko igerileku berria eraikitzen, egungo igerilekua eta sauna berritzen eta aldagelak eta komunak egokitzen.

Obrak 1. azpifasea burutu du, lehen solairuko aldagelak eta komunak egokitzeari dagokiona: joan den larunbatean, apirilaren 15ean, igerilekuetako aldagela berriak ireki ziren eta igerilekurako behin-behineko pasabidea. Obra-prozesuan dago 2. azpifasea, igerileku berria eraikitzeari dagokiona.

Obrak 2022ko ekainean hasi ziren, eta 2024ko lehen hiruhilekoan bukatzea aurreikusten da. Udal inbertsioa 4.035.274 eurokoa + BEZa da.

PORTADA kiroldegia aldagela berriak