- 11:00etan hasiko da Kiroldegian. Izen ematea egunean bertan egingo da.
- Zinema Arerian: ‘Como Dios manda’ eta ‘La sirenita’.
Larunbat honetan, ekainak 10, VII. Eskolarteko Antzar Triatloia ospatuko da, 11:00etan hasita, Kiroldegian, Antzar Korrikalariak taldeak antolatuta. Izen ematea egunean bertan egingo da. Mailakako ezaugarriak zein ordutegiak honakoak dira:
- Pre-benjamin (2015-2016) – 11:00, erakustaldia.
- Benjamin (2013-2014) – 11:15. Igerian 120 metro, bizikletan kilometro 1 eta lasterka 600 metro.
- Alebinak (2011-2012) – 11:30. Igerian 180 metro, bizikletan 1,7 kilometro eta lasterka 900 metro.
- Infantilak (2009-2010) – 12:00. Igerian 240 metro, bizikletan 3 kilometro eta lasterka 1.200 metro.
Datorren ostegunean, ekainak 15, Lazkaoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Monjetan.
Gainera, Areriak bi film emango ditu:
COMO DIOS MANDA
- LARUNBATA 10: 19:30, 22:00
- IGANDEA 11: 19:30
- ASTELEHENA 12: 21:00 (ikuslearen eguna)
LA SIRENITA
- LARUNBATA 10: 17:00
- IGANDEA 11: 17:00
Sarrerak www.lazkao.eus webgunean daude eskuragarri.