Asteartean, otsailak 28, ohiko osoko bilkura egingo du Lazkaoko Udalak. 19:00etan izango da, pleno aretoan. Hau da gai zerrenda:
- Aurreko akta (2017ko urtarrialren 31koa)
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea
- Etxeko Laguntzaren zerbitzuaren kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
- Kirol zerbitzuen kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
- Kreditu gehigarri bidezko 1 zbk.dun kreditu aldaketa.
- Gurutze 1-6ko birurbanizazio lanak egiteko kontratazio espedientea eta lizitazio deialdia.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko erabakia.
- Diru laguntzak emateko ordenantza orokor arautzailea.
- Martxoaren 8 egunaren inguruko mozioak.
- Galderak eta erreguak.