- Ekitaldi xume bat egin dute, meza eta hamaiketakoarekin.
- Kepa Zubiarrain alkatea bertan izan da: “egoera berezi honetan bada ere, gure usadio zaharrak mantentzeko asmoz, Udaletik honelako ekintzak babesten jarraitzen dugu, eta eskertzekoa da auzotarrek borondate osoz burutzen duten lana”.
San Joan bezpera eta eguna bera bereziak dira izatez, are gehiago aurten, koronabirusak eragindako pandemia egoeran bizitzea tokatu baita. Zubierreka auzoan ekitaldi xume bat egin dute, meza eta hamaiketakoarekin. Bertako ermita San Juan Txiki izenez da ezaguna. Kepa Zubiarrain alkatea bertan izan da: “egoera berezi honetan bada ere, gure usadio zaharrak mantentzeko asmoz, Udaletik honelako ekintzak babesten jarraitzen dugu, eta eskertzekoa da auzotarrek borondate osoz burutzen duten lana”.