• Ekitaldi xume bat egin dute, meza eta hamaiketakoarekin.
  • Kepa Zubiarrain alkatea bertan izan da: “egoera berezi honetan bada ere, gure usadio zaharrak mantentzeko asmoz, Udaletik honelako ekintzak babesten jarraitzen dugu, eta eskertzekoa da auzotarrek borondate osoz burutzen duten lana”.

San Joan bezpera eta eguna bera bereziak dira izatez, are gehiago aurten, koronabirusak eragindako pandemia egoeran bizitzea tokatu baita. Zubierreka auzoan ekitaldi xume bat egin dute, meza eta hamaiketakoarekin. Bertako ermita San Juan Txiki izenez da ezaguna. Kepa Zubiarrain alkatea bertan izan da: “egoera berezi honetan bada ere, gure usadio zaharrak mantentzeko asmoz, Udaletik honelako ekintzak babesten jarraitzen dugu, eta eskertzekoa da auzotarrek borondate osoz burutzen duten lana”.

WhatsApp Image 2020 06 25 at 083845

IMG 2712

IMG 2702