• Zehazki, astelehenean, maiatzak 10, 347 zaku banatu ziren, eta asteartean, maiatzak 11, 277. Duela bi urte egin zen kanpaina bera eta orduan 342 zaku banatu ziren; ia bikoiztu egin da kopurua.
  • Euren etxebizitzetan egunero hondakinak txukun bereizten dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko modua dela adierazi dute Mankomunitateko ordezkariek: “Lan isil horrek mankomunitatean batez beste %76ko gaikako bilketako indizea lortzera eraman gaitu”.

Pasa den maiatzaren 10 eta 11an, Lazkaon, 624 zaku konpost banatu ditu Sasieta Mankomunitateak. Sasieta mankomunitateak abian jarri duen “Kalitatezko konposta zuri esker” kontzientziazio kanpainaren baitan kokatu da ekimena.

Zehazki, astelehenean, maiatzak 10, 347 zaku banatu ziren, eta asteartean, maiatzak 11, 277. Duela bi urte egin zen kanpaina bera eta orduan 342 zaku banatu ziren; ia bikoiztu egin da kopurua.

Euren etxebizitzetan egunero hondakinak txukun bereizten dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko modua dela adierazi dute Mankomunitateko ordezkariek: “Lan isil horrek mankomunitatean batez beste %76ko gaikako bilketako indizea lortzera eraman gaitu. Indize hau oso altua da, Gipuzkoak 2019-2030 Hondakin planean 2030 urterako onartu berri duen %70eko birziklatze helburua gainditzen du”.

Gipuzkoan “Gipuzkoako konposta©” izeneko markarekin egiten den konpostak kalitate mailarik altuena du: “A” motatako konposta da. Kalitate maila horri eusteko, biltzen den organikoaren material desegokien mailak ezin du %5a gainditu.

Hori dela eta, konposta oparitzeaz gain karpan bi hezitzaile izan dira informazioa eman eta edozein zalantza argitzeko.

20210511 165021