• 'Zaindu Lazkao’-k txakurren gorozkietan jarriko du fokoa lehen kanpainan: ekainaren 29rako ‘Txakur ekintza zuzenak’ hitzaldia antolatu du Udalak Kangunea elkartearekin elkarlanean. Helburua da urritik aurrera txakurren jabeentzako prestakuntza saio eta prestakuntza-ibilaldien ziklo bat antolatzea
  • Hitzaldira joateko izena eman behar da 943 08 80 80 telefonora deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -era mezu bat idatziz.

Udalerriko kaleak, plazak, hiri- eta natura-inguruneak garbi mantentzeko beharrari eta birziklatzea errazteko hondakinak bereizi beharrari buruzko kontzientziazio-kanpaina abiatu du Lazkaoko Udalak: Zaindu Lazkao. Garbiketa eta jasangarritasunarekin lotutako gai ugari landuko dira kanpaina ezberdinen bitartez.

Udaletik nabarmendu dutenez, “Lazkao garbia ez da gehien garbitzen duena, gutxien zikintzen duena baizik. Lazkaotar bakoitzak herria garbi mantentzen kolaboratzen badu egunerokotasunean, garbitasunaren iraultza lortuko dugu gure herrian, ditugun baliabideen erabilera optimizatuz gainera. Herritar guztiak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi ditu: gutako bakoitza gure herriaren zaintzan eta garbiketan parte hartzearen garrantziaz ohartu behar gara, denok atsegin baitugu paseatzera irtetea eta hiri atsegin, garbi eta osasuntsu bat aurkitzea. Hori lortzeko ez da nahikoa udal garbiketa taldeak egiten duten esfortzu garrantzitsuarekin, herria gurea dela sentitu behar dugu, Lazkao guztiona dela, eta guztioi dagokigula berau zaintzea".

 

Txakurren gorozkiak jomuga lehen kanpainan

‘Zaindu Lazkao’-k txakurren gorozkietan jarriko du fokoa lehen kanpainan: “geroz eta txakur gehiago dago Lazkaon, eta behar bezala kudeatu behar dute jabeek hori. Dagokion bezala paseatu, dagokion guneetan, eta gorozkiak jaso. Jabeen ardura da hori. Hori optimizatu nahi dugu eta ekidin kaleetan gorozkiak agertzea. Herria txukun mantendu”.

Horretarako, Udalak, esku-orri bat banatuko du etxe guztietara, Animalien babeserako Udal Ordenantzaren berri emanaz. Horrez gain, ekainaren 29rako ‘Txakur ekintza zuzenak’ hitzaldia antolatu du Udalak Kangunea elkartearekin elkarlanean. Helburua da urritik aurrera txakurren jabeentzako prestakuntza saio eta prestakuntza-ibilaldien ziklo bat antolatzea. 8 bikoteko jardunaldiak (txakurra + jabea) eta 10 saio. Informazioa ekainaren 29ko hitzaldian bertan eskainiko da. Hitzaldira joateko izena eman behar da 943 08 80 80  telefonora deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -era mezu bat idatziz.

Zaindu Lazkao Txakurrak