• Lazkaoko Udalak abian jarri berri duen ‘Zaindu Lazkao’ ekimenak txakurren gorozkietan jarriko du fokoa lehen kanpainan.
  • ‘Txakur ekintza zuzenak’ hitzaldia bihar izango da, ekainak 29, 19:00etan, Kultur Etxeko erakusketa gelan.
  • Hitzaldira joateko izena eman behar da (ekainaren 29ko 17:00ak baino lehen) 943 08 80 80 telefonora deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -era mezu bat idatziz.

Lazkaoko Udalak abian jarri berri duen ‘Zaindu Lazkao’ ekimenak txakurren gorozkietan jarriko du fokoa lehen kanpainan. Horren harira, bihar, ekainaren 29a ‘Txakur ekintza zuzenak’ hitzaldia antolatu du Udalak Kangunea elkartearekin elkarlanean. 19:00etan izango da Kultur Etxeko Erakusketa Gelan.

Helburua da urritik aurrera txakurren jabeentzako prestakuntza saio eta prestakuntza-ibilaldien ziklo bat antolatzea. 8 bikoteko jardunaldiak (txakurra + jabea) eta 10 saio. Informazioa ekainaren 29ko hitzaldian bertan eskainiko da.

Hitzaldira joateko izena eman behar da (ekainaren 29ko 17:00ak baino lehen) 943 08 80 80  telefonora deituz edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. -era mezu bat idatziz.

hitzaldia