• Euskararen familia bidezko transmisioan eragitea da proiektuaren xedea. 
  • Izena eman behar da lazkao.eusweb orrialdean dagoen galdetegia betez (https://forms.gle/1zYs2T3mXYsP5jab7). Izen emate epea maiatzaren 5ean itxiko da. 
  • Lehen saioa maiatzaren 8an izango da, astelehena, 18:00etan Udalean. 

Lazkaoko Udalak Eusko Jaurlaritzak abian jarri berri duen ‘Familia bidezko hizkuntza transmisioa bultzatzeko proiektua’-n hartuko du parte, Euskal Autonomia Erkidegoko beste 11 herrirekin batera. 

Euskararen familia bidezko transmisioan eragitea da xedea: etxeko hizkuntza-ohituretan, bereziki, gurasoen eta seme-alaben artekoetan –gurasoen beraien artekoak, anai-arreben artekoak edo beste senideekikoak ahaztu gabe–. Beraz, 0-6 urte arteko haurren gurasoak dira proiektu honen hartzaileak. 

Horretarako, Udalak, proiektuan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Izena eman behar da www.lazkao.eus web orrialdean dagoen galdetegia betez (https://forms.gle/1zYs2T3mXYsP5jab7). Izen emate epea maiatzaren 5ean itxiko da. 

Lehen saioa maiatzaren 8an izango da, astelehena, 18:00etan Udalean. 

Udalak herritarrei parte hartzeko deia luzatzen die.