• Epe berria apirilaren 8tik apirilaren 12ra izango da, aurretik apuntatu ezin izan zirenei beste aukera bat eskainiz.

Lazkaoko Udalak iragarri du San Prudentzio jaietako haurren bazkarian izena emateko bigarren epea irekiko duela. Epe berria apirilaren 8tik apirilaren 12ra izango da, aurretik apuntatu ezin izan zirenei beste aukera bat eskainiz.

10 urtetik 14 urtera bitarteko umeentzat antolatotako bazkaria apirilaren 29an ospatuko da, plazako frontoian, 14:00etatik 16:00etara, eta bitarte horretan begiraleen zaintza egongo da. Parte hartzeko prezioa 10 €-koa da haur bakoitzeko, eta menuan plater hauek eskainiko dira: arroza oilaskoarekin, txokolatezko euskal pastela, ogia eta ura. Haurren batek elikadura-murrizketaren bat edo behar bereziren bat badu, aldez aurretik informatzeko eskatzen zaie gurasoei, haien beharrei modu egokian erantzun ahal izateko.

Bazkarirako seme-alabak inskribatu nahi dituzten gurasoek Udalaren bulegoetan egin ahal izango dute dagokion izapidea, apirilaren 8tik 12ra, bulegoko ordutegian. Partaidetzaren ordainketa (10€) txartel bidez bakarrik egin daiteke.