Osoko bilkura asteartean 23 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda:

Festetako azala egiteko leihaketara aurkeztutako lanen erakusketa 22 Martxoa 2018

San Prudentzio jaietako egitaraurako azala egiteko lehiaketara aurkeztu diren lanekin erakusketa jarri da kultur etxeko areto nagusian.

"Emakumeak eta Artea" mahai ingurua iruditan 22 Martxoa 2018

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Lazkaoko Udaleko Berdintasun batzordeak antolatuta "Emakumea eta artea" mahai ingurua egin da.

Udaletxeko eta liburutegiko ordutegia Aste Santuan 22 Martxoa 2018

Honakoa izango da udaletxeko bulegoetako zein liburutegiko ordutegia Aste Santuko oporretan:

  • Udaletxea: Martxoaren 29tik apirilaren 2ra itxita (ostegunetik astelehenera). Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian egongo da irekita.
  • Liburutegia: Martxoaren 26tik 28ra (astelehenetik asteazkenera) eta apirilaren 3tik 6ra (asteartetik ostiralera) goizez irekita, 10:00etatik 13:00etara.
Aste Santuko ordutegia kiroldegian 22 Martxoa 2018

Aste Santuko oporrak direla-eta, honakoa izango da Joxemiel Barandiaran kiroldegiko ordutegia:

  • Martxoaren 29 eta 30 (osteguna eta ostirala): 09:00etatik 13:30era
  • Martxoak 31 eta apirilak 1 (larunbata eta igandea): Itxita (*)
  • Apirilak 2 (astelehena): 09:00etatik 13:30era
Robotika erakustaldia egingo dute ostiralean 21 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak antolatutako robotika ikastaroa ostiralean bukatuko da, eta bertan parte hartu dutenek hilabete hauetan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte.

Dolores Irastorzak 100 urte egin ditu 21 Martxoa 2018

Dolores Irastorza lazkaotarrak 100 urte egin ditu gaur.

Jon Kortazarrek jaso du XVIII. Gerriko Beka 19 Martxoa 2018

Jon Kortazarrek jaso du aurtengo Gerriko Beka. "Estatu frankistaren eraikuntza Goierrin. Lehen udal-talde frankistak eta udal langileen depurazioa" lana garatuko du jasotako laguntzarekin.

"Emakumeak eta Artea" mahai ingurua asteazkenean 16 Martxoa 2018

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Asteazkenean izango da hurrengoa: “Emakumea eta artea” mahai-ingurua.

Singular Dendak egitasmoko saioa egin dute Lazkaon 15 Martxoa 2018

Lazkaoko, Beasaingo zein Ordiziako merkatariek Singular Dendak egitasmoaren barruan Lazkaon egin den formakuntza saioan parte hartu dute. Datorren apirilaren 10ean elkartuko dira berriz Lazkaon, beste formakuntza saio baterako, 14:00etatik 16:00etara bitartean.

Hirigoien kalea itxita egongo da larunbat goizean 15 Martxoa 2018

V. Aspanogi Goierri Rally Sprint-a dela-eta Hirigoien kalea itxita egongo da larunbat goizean. Hirigoien kaleko 14 eta 18 zenbakien artean aparkalekuak libre uzteko eskatzen da, larunbatean 08:30eak baino lehen.

Autodefentsa tailerrerako izen ematea irekita dago 15 Martxoa 2018

San Prudentzio jaien atarirako, 18 eta 25 urte bitarteko neskentzat autodefentsa feminista tailer bat antolatuko da. Apirilaren 14an eta 15ean izangoa da, eta martxoaren 28ra arteko epea egongo da izena emateko.

Maria Karmen Oriak egindako lana izango da festetako egitarauko azala 14 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak lehen aldiz antolatu du aurten San Prudentzio jaietarako egitarauko azalean jartzeko irudiaren lehiaketa. Guztira, 11 lan aurkeztu dira, eta epaimahaiaren saria Maria Karmen Oria Zabalak jaso du.

Haurren danborradarako izena udaletxean eman behar da 14 Martxoa 2018

Lazkaoko San Prudentzio jaietan urtero egiten den haurren danborradan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena.

Trafiko aldaketak herri erdigunean 12 Martxoa 2018

Lazkaomendiko biribilgunetik herri erdigunera eraikitako errepide berria irekierak, herriko bide sareko beste hainbat puntutan aldaketak ekarriko ditu, trafikoari zuzenean eragingo diotenak.

Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea (argazki galeria) 08 Martxoa 2018

Dozenaka herritar plazan elkartu dira gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duten elkarretaratzean. Ordu erdiko bilkura egin dute, eta pixkanaka gero eta jende gehiago elkartu da.

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko laguntzak 08 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak onartu ditu herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzen oinarriak. Herrian dauden merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzea eta irekita daudenak berritzea eta modernizatzea da laguntza hauen helburua.

Greba egingo dute bihar kiroldegian 07 Martxoa 2018

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin dute Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko langileek, eta beraz, kiroldegia itxita egongo da bihar 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 22:00etara bitartean. Ordutegi horren barruan hasten diren ikastaroak ez dira emango.

Gazte kooperanteentzat bekak 07 Martxoa 2018

Gazte laguntzaileei zuzendutako bekak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko.

Gazteek etxebizitza bat alokatu ahal izateko laguntzak emango ditu udalak 06 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat onartu du 2018ko aurrekontuen barruan: herriko gazteak emantzipatu ahal izateko alokairurako laguntzak emango ditu. 2016 urtearen bukaeran eta 2017 urtearen hasieran herriko etxebizitzei buruzko azterketa egin zuen Lazkaoko Udalak, eta hainbat ondorio atera zituen lanketa hartatik. Ordutik, hainbat lan ildo ere zehaztu ditu, tartean alokairura bideratutako laguntza hau.

Hainbat konponketa egingo dira herriko hiru gunetan 01 Martxoa 2018

Eguraldia dela eta, hainbat obretan lanak gauzatu ezinik egon ondoren, berriro ere horietako hainbat martxan daude.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

19 Urt 2019 17:00 – 20 Urt 2019 17:00

19 Urt 2019 19:30 – 21 Urt 2019 21:30

21 Urt 2019 17:00 – 01 Ots 2019 19:00

25 Urt 2019 20:00 – 22:00

26 Urt 2019 17:00 – 28 Urt 2019 21:30