Tokiko hauteskundeetarako hauesle errolda jendaurrean dago 08 Apirila 2019

Tokiko, Batzar Nagusietarako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetarako Lazkaoko hautesle-errolda jendaurrean egongo da apirilaren 15era arte.

Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Prudentzio jaietan 05 Apirila 2019

Lazkaoko Udalak 2019ko San Prudentzio jaien barruan, apirilaren 29an, haurren eta gaztetxoen bazkaria antolatzeko asmoa du plazako pilotalekuan.

Lazkaoko erraldoi berrien aurkezpena 04 Apirila 2019

Lazkaoko Udalak bi erraldoi berri egin ditu, eta horiek aurkezteko ekitaldia apirilaren 13an egingo da.

Ioan Cauni-k egindako irudia izango da festetako egitarauaren azala 02 Apirila 2019

Ioan Cauni gazteak egindako irudia izango da aurtengo San Prudentzio jaietako egitarauaren azalean joango den irudi nagusia.

2018ko errenta aitorpena euskaraz egiteko deia 01 Apirila 2019

Lazkao, Ordizia eta Beasaingo Udalek EGIZU EUSKARAZ! kanpaina jarri dugu martxan. 2009az geroztik urtero egiten dugu kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin.

Etxeberria sendiaren bildumaren erakusketa 30 Martxoa 2019

Etxeberria sendiaren bildumako hainbat tresnekin osatutako erakusketa kultur etxeko erakusketa gelan ikusi ahalko da apirilaren 13ra arte.

Hauteskundeetako mahaietako partaideen zozketa astelehenean da 27 Martxoa 2019

2019ko apirilaren 28an egingo diren hauteskundeetarako mahaietan egoteko partaideen aukeraketa datorren astelehenean egingo da.

Karrozen, ibilgailuen eta jaimen erabilera San Prudentzio jaietan 27 Martxoa 2019

Azken urtetan asko ugaritu da karrozen, ibilgailuen eta jaimen erabilera San Prudentzio jaietako mozorro egunean. Ohitura aldaketa horrek, zarata arazoak eta istripuak gertatzeko arriskuak asko areagotu ditu, eta Lazkaoko Udalak hainbat aurreikuspen egingo ditu, azken urtetan egin duenaren ildotik.

Jonas Kaufmann-en “My Italy” opera Arerian 25 Martxoa 2019

Jonas Kaufmann tenorearen “My Italy” opera Arerian ikusi ahalko da, ostegunean. 

Osoko bilkura bihar 25 Martxoa 2019

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, asteartea, martxoak 26, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Aisia zerbitzua Aste Santuko oporretan 22 Martxoa 2019

Lazkaoko Udalak aisia zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporretan, Pazko Astean.

Zubirako ordutegiak udal eraikinetan 14 Martxoa 2019

Honako ordutegia izango dute udal eraikinek zubi honetarako:

Goazen! antzezlanerako sarrerak salgai daude 14 Martxoa 2019

Martxoaren 22an eskainiko dute Goazen!-eko aktoreek antzezlana Arerian. Bi emanaldi egingo dituzte: 17:30ean lehena eta 19:30ean bigarrena.

Motor festa eta rallya ostiralean eta larunbatean 13 Martxoa 2019

Ostiralean eta larunbatean egingo da Ikullu Racing taldeak antolatutako motor festa eta rallya. Ostiral arratsaldean izango da festa eta larunbatean rallya.

“La mujer sola y la madre pasota” ostiralean Arerian 13 Martxoa 2019

“La mujer sola y la madre pasota” da Urrup antzerki taldearen lan berria, eta ostiralean, martxoak 15, Lazkaon ikusi ahalko da.

Emakumeak kirolera gerturatzeko egitasmoa martxan maiatzera arte 11 Martxoa 2019

Lilaton lasterketara begira taldean korrika egiteko dinamika jarri zuen martxan Lazkaoko Udalak urtarrilean. Atzo egin zen Lilaton proba, Donostian, eta behin hura igarota dinamikarekin jarraituko da.

Ekintzailetzari buruzko jardunaldia 11 Martxoa 2019

Enpresa bat martxan jartzeko zein irizpide jarraitu behar diren jakiteko, ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat egingo da asteazkenean, martxoak 13, Goiekin.

Hirigoien-Zubizkitza paseoa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira 07 Martxoa 2019

Hirigoien-Zubizkitza eremuko oinezkoen pasoa berritzeko lanak datorren astean hasiko dira.

Zine emanaldi berezia haurrentzat igandean 07 Martxoa 2019

Zine emanaldi berezia egongo da igandean, martxoak 10, haurrentzat. "Pirata arratoia" filma ikusi ahalko da, 12:00etatik aurrera. Emanaldia doan izango da.

Goazen! antzezlana Lazkaon ikusi ahalko da martxoaren 22an 06 Martxoa 2019

Goazen! Telebista saioko aktoreek antzezlana eskainiko dute martxoaren 22an, Lazkaon.

Lazkao Onda Vasca irratian 04 Martxoa 2019

Onda Vasca irratiko “Gipuzkoako Kale Nagusia” irratsaioa zuzenean egin zen Lazkaotik aurreko ostegunean.

ZINEIkuskizuSARREREN BOTOIA 02

Agenda

06 Abe 2019 17:00 – 08 Abe 2019 19:00

06 Abe 2019 19:30 – 09 Abe 2019 22:30


14 Abe 2019 17:00 – 15 Abe 2019 19:00

14 Abe 2019 19:30 – 16 Abe 2019 22:30