Haurren danborradarako izena udaletxean eman behar da 14 Martxoa 2018

Lazkaoko San Prudentzio jaietan urtero egiten den haurren danborradan parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena.

Trafiko aldaketak herri erdigunean 12 Martxoa 2018

Lazkaomendiko biribilgunetik herri erdigunera eraikitako errepide berria irekierak, herriko bide sareko beste hainbat puntutan aldaketak ekarriko ditu, trafikoari zuzenean eragingo diotenak.

Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea (argazki galeria) 08 Martxoa 2018

Dozenaka herritar plazan elkartu dira gaur Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duten elkarretaratzean. Ordu erdiko bilkura egin dute, eta pixkanaka gero eta jende gehiago elkartu da.

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko laguntzak 08 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak onartu ditu herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko diru laguntzen oinarriak. Herrian dauden merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzea eta irekita daudenak berritzea eta modernizatzea da laguntza hauen helburua.

Greba egingo dute bihar kiroldegian 07 Martxoa 2018

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin dute Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko langileek, eta beraz, kiroldegia itxita egongo da bihar 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 22:00etara bitartean. Ordutegi horren barruan hasten diren ikastaroak ez dira emango.

Gazte kooperanteentzat bekak 07 Martxoa 2018

Gazte laguntzaileei zuzendutako bekak emango ditu aurten ere Lazkaoko Udalak, Gobernuz Kanpoko Erakunde batekin garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartzeko.

Gazteek etxebizitza bat alokatu ahal izateko laguntzak emango ditu udalak 06 Martxoa 2018

Lazkaoko Udalak gazteei zuzendutako diru laguntza berri bat onartu du 2018ko aurrekontuen barruan: herriko gazteak emantzipatu ahal izateko alokairurako laguntzak emango ditu. 2016 urtearen bukaeran eta 2017 urtearen hasieran herriko etxebizitzei buruzko azterketa egin zuen Lazkaoko Udalak, eta hainbat ondorio atera zituen lanketa hartatik. Ordutik, hainbat lan ildo ere zehaztu ditu, tartean alokairura bideratutako laguntza hau.

Hainbat konponketa egingo dira herriko hiru gunetan 01 Martxoa 2018

Eguraldia dela eta, hainbat obretan lanak gauzatu ezinik egon ondoren, berriro ere horietako hainbat martxan daude.

Lilatoirako kamisetak udaletxean jaso daitezke 01 Martxoa 2018

Igandean Donostian egingo den 29. Lilaton lasterketarako Lazkaoko Udalaren kamiseta eskatu zutenek udaletxean jaso dezakete dagoeneko.

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporretan 28 Otsaila 2018

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du aurten ere Aste Santuko oporretan. Guztira 7 egunetan eskainiko du zerbitzua: martxoaren 27, 28 eta 29an eta apirilaren 3tik 6ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.

Martxoaren 8ko ekintzak aurkeztu dituzte 27 Otsaila 2018

Lazkaoko Udalak, Azki emakumeen elkarteak, San Benito Ikastolak, Gaztelekuak, Gazte Asanbladak, Orobione elkarteak, Maizpide euskaltegiak, Gerriko kultur elkarteak, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta hainbat herritarrek osatutako Berdintasun Batzordeak bat egin du beste behin Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean martxoaren 8aren bueltarako.

Lazkao Txiki Musika eskolak kultur astea egingo du martxoaren 12tik 18ra 26 Otsaila 2018

Lazkao Txiki Musika Eskolak kultur astea egingo du martxoaren 12tik 18ra bitartean. Gaur egin dute kultur astearen aurkezpena, eta bertan azaldu dituzte aurtengo kultur astearen xehetasunak.

Udalaren osoko bilkura asteartean 23 Otsaila 2018

Lazkaoko Udalak asteartean, otsailak 27, egingo du osoko bilkura, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

Helduen danborrada antolatzeko bilera 22 Otsaila 2018

San Prudentzio jaietako helduen danborradari buruzko bilera irekia egingo da martxoaren 5ean, 19:00etan, udaletxean.

Ezarrin izan dira bisitan Pausokako parte hartzaileak 22 Otsaila 2018

Pausoka egitasmoaren barruan, hainbat irteera berezi egiten dituzte urtean zehar. Aste honetan egin dute urteko lehena. Lazkaoko Ezarri enpresan izan dira bisitan, bertako instalakuntzak eta nola lan egiten duten ikusten.

Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga 15 Otsaila 2018

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren ordainketa egiteko epea otsailaren 15etik martxoaren 30era izango da. Helbideratutako erreziboak martxoaren 8an kobratuko dira.

San Prudentzio jaietako egitarauaren azala egiteko lehiaketa martxan dago 14 Otsaila 2018

2018ko San Prudentzio jaietako ekintzak batuko dituen egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa egingo du aurten Lazkaoko Udalak. Martxoaren 2ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Lilatoirako kamisetak banatuko ditu Lazkaoko Udalak 07 Otsaila 2018

Martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilaton proban parte hartu behar duten emakume lazkaotarrei herriko irudia daraman kamiseta bat oparitu nahi die Lazkaoko Udalak.

Goazen!-en emanaldietarako sarrera denak agortu dira 06 Otsaila 2018

Goazen taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude.

Josten ikasteko oinarrizko ikastaroa 02 Otsaila 2018

Josten ikasteko ikastaroa antolatu nahi du Lazkako Udalak. Hasieran oinarrizko mailatik hasi (botoiak josi, tolesturak egin, galtza barrenak hartu…) eta maila aurreratuetako jardueretarainoko lanak egiten ikasi ahalko da (arropak birziklatzen, adibidez).

Gerriko Bekaren 24. liburukia aurkeztu dute 29 Urtarrila 2018

Gerriko Ikerlan Bekaren 24. liburukia aurkeztu dute Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak. Gazteen sormen emozionala sustatzeko “Sentituz, izan sortzaile” esku-hartze programa jasotzen da liburukian.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

20 Mar 2019 00:00 – 22 Mar 2019 23:59

22 Mar 2019 17:30 – 19:30

23 Mar 2019 16:00 – 20:00

23 Mar 2019 17:00 – 24 Mar 2019 17:00

23 Mar 2019 19:30 – 25 Mar 2019 21:30