Lilatoirako kamisetak udaletxean jaso daitezke 01 Martxoa 2018

Igandean Donostian egingo den 29. Lilaton lasterketarako Lazkaoko Udalaren kamiseta eskatu zutenek udaletxean jaso dezakete dagoeneko.

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Aste Santuko oporretan 28 Otsaila 2018

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du aurten ere Aste Santuko oporretan. Guztira 7 egunetan eskainiko du zerbitzua: martxoaren 27, 28 eta 29an eta apirilaren 3tik 6ra. Arerian elkartuko dira egunero, 10:00etatik 13:00etara.

Martxoaren 8ko ekintzak aurkeztu dituzte 27 Otsaila 2018

Lazkaoko Udalak, Azki emakumeen elkarteak, San Benito Ikastolak, Gaztelekuak, Gazte Asanbladak, Orobione elkarteak, Maizpide euskaltegiak, Gerriko kultur elkarteak, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta hainbat herritarrek osatutako Berdintasun Batzordeak bat egin du beste behin Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean martxoaren 8aren bueltarako.

Lazkao Txiki Musika eskolak kultur astea egingo du martxoaren 12tik 18ra 26 Otsaila 2018

Lazkao Txiki Musika Eskolak kultur astea egingo du martxoaren 12tik 18ra bitartean. Gaur egin dute kultur astearen aurkezpena, eta bertan azaldu dituzte aurtengo kultur astearen xehetasunak.

Udalaren osoko bilkura asteartean 23 Otsaila 2018

Lazkaoko Udalak asteartean, otsailak 27, egingo du osoko bilkura, 19:00etan udaletxeko areto nagusian.

Helduen danborrada antolatzeko bilera 22 Otsaila 2018

San Prudentzio jaietako helduen danborradari buruzko bilera irekia egingo da martxoaren 5ean, 19:00etan, udaletxean.

Ezarrin izan dira bisitan Pausokako parte hartzaileak 22 Otsaila 2018

Pausoka egitasmoaren barruan, hainbat irteera berezi egiten dituzte urtean zehar. Aste honetan egin dute urteko lehena. Lazkaoko Ezarri enpresan izan dira bisitan, bertako instalakuntzak eta nola lan egiten duten ikusten.

Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga 15 Otsaila 2018

2018ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, trakzio mekanikodun ibilgailuen zergaren ordainketa egiteko epea otsailaren 15etik martxoaren 30era izango da. Helbideratutako erreziboak martxoaren 8an kobratuko dira.

San Prudentzio jaietako egitarauaren azala egiteko lehiaketa martxan dago 14 Otsaila 2018

2018ko San Prudentzio jaietako ekintzak batuko dituen egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa egingo du aurten Lazkaoko Udalak. Martxoaren 2ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Lilatoirako kamisetak banatuko ditu Lazkaoko Udalak 07 Otsaila 2018

Martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilaton proban parte hartu behar duten emakume lazkaotarrei herriko irudia daraman kamiseta bat oparitu nahi die Lazkaoko Udalak.

Goazen!-en emanaldietarako sarrera denak agortu dira 06 Otsaila 2018

Goazen taldeak Lazkaon egingo dituen bi emanaldietarako sarrerak agortuta daude.

Josten ikasteko oinarrizko ikastaroa 02 Otsaila 2018

Josten ikasteko ikastaroa antolatu nahi du Lazkako Udalak. Hasieran oinarrizko mailatik hasi (botoiak josi, tolesturak egin, galtza barrenak hartu…) eta maila aurreratuetako jardueretarainoko lanak egiten ikasi ahalko da (arropak birziklatzen, adibidez).

Gerriko Bekaren 24. liburukia aurkeztu dute 29 Urtarrila 2018

Gerriko Ikerlan Bekaren 24. liburukia aurkeztu dute Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak. Gazteen sormen emozionala sustatzeko “Sentituz, izan sortzaile” esku-hartze programa jasotzen da liburukian.

Mezu sexistak ikusarazteko kartela osatu nahi da Martxoaren 8rako 26 Urtarrila 2018

Lazkaoko Udaleko Berdintasun arloak herritarrak gonbidatu nahi ditu martxoan kaleratuko den kartela osatzen parte hartzeko. Martxoaren 8a aitzakia hartuta prestatzen ari diren jardueren artean egingo da ekintza ireki hau.

Udalaren osoko bilkura asteartean 25 Urtarrila 2018

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du asteartean, urtarrilak 30, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.

Alkoholari buruzko hitzaldia egin dute udaltzainek 25 Urtarrila 2018

Bihar ospatuko den San Bosko egunaren atarian, Lazkaoko, Beasaingo eta Ordiziako Udaltzaingoak herri horietako ikastetxeetan izan dira aste honetan zehar, alkoholaren kontsumoari buruzko tailer bat eskaintzen.

Uraren gaineko tasa 25 Urtarrila 2018

2017ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, uraren gaineko tasan 3. hiruhilekoari dagokion ordainketa egiteko epea urtarrilaren 25etik martxoaren 10era izango da. Helbideratutako erreziboak otsailaren 14an kobratuko dira.

Herri baratzeak erabiltzeko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda 24 Urtarrila 2018

Herri baratzeetako erabiltzaile izateko hautagai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda honako lotura honetan kontsulta dezakezu: Herri Baratzeak.

Asteazkenean da San Prudentzio festak antolatzeko lehen bilera 24 Urtarrila 2018

2018ko San Prudentzio jaiak antolatzeko lehen bilera datorren asteazkenean, urtarrilak 31, izango da.

Igandean egitekoa zen arku tiraketa txapelketa bertan behera geratu da 23 Urtarrila 2018

Euskadiko Indoor arku tiraketa txapelketa egitekoak ziren igandean, urtarrilak 28, Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Baina antolatzaileek adierazi dutenez, bertan behera geratu da.

“Zuek nahi bezala” antzerkirako sarrerak salgai daude 22 Urtarrila 2018

Goierriko Urrup antzerki taldeak “Zuek nahi bezala” antzerkia taularatuko du otsailaren 2an (ostirala) Lazkaoko Areria aretoan. Ikuskizunerako sarrerak salgai daude udaletxean.

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

19 Urt 2019 17:00 – 20 Urt 2019 17:00

19 Urt 2019 19:30 – 21 Urt 2019 21:30

21 Urt 2019 17:00 – 01 Ots 2019 19:00

25 Urt 2019 20:00 – 22:00

26 Urt 2019 17:00 – 28 Urt 2019 21:30