Bisita gidatuak egingo dira Benediktarren Fundaziora 02 Azaroa 2017

Lazkaoko Benediktarren Fundazioa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte hilaren 10erako eta 11rako. Azaroaren 10ean, ostirala, 18:30ean izango da bisita, gazteleraz. Eta azaroaren 11n, larunbata, 11:30ean, euskaraz.

‘Pinotxo, hariekin lotu gabe’ euskarazko musikala Lazkaon ikusi ahalko da 27 Urria 2017

‘Pinotxo, hariekin lotu gabe’ euskarazko musikala Lazkaon ikusi ahalko da azaroaren 18an. Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak taularatuko du obra, Aitor Biainen zuzendaritzapean. Oñatin eta Donostian egindako saio arrakastatsuen ondoren, Arerian egingo du emanaldia taldeak, Iruñara, Bilbora eta Gasteizera joan aurretik.

2018rako udal tasak onartu ditu udalak 26 Urria 2017

Lazkaoko Udalak onartu ditu 2018ko ordenantza fiskalak. Orokorrean K.P.I.ren igoera izango dute udal tasek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera: %1,8. Salbuespena zaborren tasa izango da, K.P.I.ren gaineko %8,2ko igoerarekin. Modu honetara, zerbitzuaren sarrera eta gastuen artean dagoen aldea murrizteko beste pausotxo bat eman nahi da.

Iturgaitzagako dorrera sartzeko errepide berria erabili beharko da 26 Urria 2017

Iturgaitzaga eremuko lanek aurrera jarraitzen dute, eta dagoeneko errepide berriaren zati bat ere asfaltatzen ari dira. Hala, astelehenetik aurrera, Iturgaitzaga 5 eta 6 zenbakien atzealdeko errepidea itxita egongo da, eremu horretan egin behar diren lanak egiteko.

Irekira bikaina izan du Gaztelekuak 24 Urria 2017

Asteburu honetan ireki ditu ateak Gaztelekuak, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Hasiera bikaina izan du gainera, asko izan baitira larunbat zein igande arratsaldean Gaztelekura gerturatu direnak.

Iparra-Hegoa programako laguntzak zehaztu ditu udalak 24 Urria 2017

Lazkaoko Udalak zehaztu ditu Iparra-Hegoa egitasmoaren barruan urtero ematen dituen laguntzak. Honakoak dira elkarte bakoitzak jasoko dituen laguntzak:

"Etxeko saltsak" antzezlanerako sarrerak salgai daude 24 Urria 2017

Txalo taldeak "Etxeko saltsak" antzezlana aurkeztuko du azaroaren 10ean, ostirala, Lazkaoko Areria aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude dagoeneko, udaletxean eta Areria aretoan. Sarrera bakoitzak 10 euroko kostua izango du.

Ohiko osoko bilkura asteartean 19 Urria 2017

Lazkaoko Udalak ohiko osoko bilkura egingo du datorren asteartean, urriak 24, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da landuko duten gai zerrenda:

Bukatu da udazkeneko merkataritza kanpaina 19 Urria 2017

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan laugarren eta azken zozketa egin da. Hiru afari zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Macario Blazquez de Tomas
  • Marci Pinto
  • Gloria Moreno Prieto
Larunbatean irekiko da Gaztelekua 19 Urria 2017

Larunbatean jarriko da martxan Gaztelekua, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Gaztelekua kultur etxean dago kokatuta eta larunbat eta igande arratsaldetan egongo da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Hezitzaileen laguntzarekin, tailerrak, jolasak, irteerak eta bestelako ekintzak egingo dituzte aurtengo ikasturtean ere.

Ur mozketa gaur 18 Urria 2017

Ur sarean egin behar diren hainbat aldaketa direla-eta, ura moztuko da gaur, osteguna, 14:30etik 19:30era bitartean honako eremuetan:

  • Mikelar 32-34
  • Santa Magdalena 1-2-3
  • San Jose 1, 21-22-23-24-25-26-27-28-30-31
"Seguru baietz" sentsibilizazio kanpaina egingo da ostegun arratsaldean 17 Urria 2017

"Seguru baietz" bide-segurtasunari buruzko sentsibilizazio kanpaina egingo da ostegunean Lazkaon. Kanpaina haurrei zein helduei zuzenduta dago, eta plazan izango da, 17:00etatik aurrera.

Euskarazko eskoletara joateagatik laguntzak emango ditu udalak 17 Urria 2017

Lazkaoko Udalak diru laguntza emango die euskara ikasten ari diren herritarrei. Euskarazko eskoletara joateagatik laguntzak urriaren 31 baino lehen eskatu behar dira, udaletxean, eta beharrezkoa izango da honako baldintzak betetzea:

Sendian programako ikastaroetarako izen ematea irekita dago 17 Urria 2017

Sendian programaren barruan antolatu diren ikastaroetarako izena emateko epea irekita dago. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailei aurre egiteko estrategiak bereganatzea izango da ikastaroen helburua.

Hiribarren kaleko komun publikoak irekita daude 11 Urria 2017

Hiribarren kaleko komun publikoen instalazioa amaituta dago, eta irekita daude jada. Lazkao eta Beasain arteko bidean oinez ibiltzen direnei zerbitzua emateko jarri dira komunak, hainbat herritarrek egindako eskariari erantzunez.

Juan Aroca bakarrizketalaria ostiralean Arerian 11 Urria 2017

Juan Aroca bakarrizketalariak saioa egingo du ostiralean Arerian. Alex Rabanal bakarrizketalari lazkaotarrak egingo ditu aurkezpen lanak, eta saioa 22:00etan hasiko da. Emanaldirako sarrerak udaletxean daude salgai, eta ostiralean bertan Arerian ere eskuratu ahalko dira. Sarrerak 5 euroan daude salgai.

Merkataritza eta ostalaritza kanpainako hirugarren zozketako saridunak 11 Urria 2017

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn elkarteak antolatutako "Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon" kanpainaren barruan hirugarren zozketa egin da. Kiroldegirako urte beterako hiru bazkidetza zozkatu dira, eta honakoak dira saridunak:

  • Arantxa Olano
  • Monica Terra da Silva
  • Maitane Fernandez
Lazkaomendirako oinezkoen pasoa irekita dago 11 Urria 2017

Iturgaitzagatik herri erdigunera joango den errepide berria egiteko lanek aurrera jarraitzen dute. Oraindik ere hilabete batzuk beharko dira lanak amaitu arte, baina hainbat gune erabilgarri daude dagoeneko. Horietako bat da Lazkaomendira joateko oinezkoen pasoa. Pasabidea amaituta dago, eta inguruan hainbat urbanizazio lan egitea falta bada ere, pasabidea erabiltzeko moduan dago.

Udal eraikinetako ordutegia zubian 11 Urria 2017

Bihartik igandera bitartean, zubia dela-eta, honako ordutegia izango dute udal zerbitzuek:

UDALETXEA:

  • Osteguna, urriak 12: Itxita
  • Ostirala, urriak 13: 08:00etatik 12:00etara

LIBURUTEGIA: Itxita

KIROLDEGIA:

  • Osteguna, urriak 12: 09:00-13:30
  • Ostirala, urriak 13: 07:00-21:00
  • Larunbata, urriak 14: 09:00-13:30/16:00-20:00
  • Igandea, urriak 15: 09:00-13:00
Zaborraren eta mahaien eta aulkien gaineko zerga 10 Urria 2017

2017ko urtealdiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskalean zehazten denez, zaborraren eta mahaien eta aulkien gaineko zergan 2. seihilekoari dagokion ordainketa egiteko epea urriaren 10etik azaroaren 25era izango da. Helbideratutako erreziboak azaroaren 6an kobratuko dira.  

Mugikortasun Asteko irudien sari banaketa egin dute 06 Urria 2017

Mugikortasun Astearen barruan San Benito Ikastolako ikasleek bide segurtasunari buruz egindako irudiak saritu dituzte. Maila bakoitzeko talde baten lana nabarmendu dute, eta txirrinduan jartzeko linterna bat jaso dute opari. Mugikortasun Astean parte hartu duten ikasle guztiek diploma bat jaso dute, mugikortasuna bultzatzeko egin duten saiakeragatik. 

SARREREN BOTOIA 02zahar

Agenda

17 Uzt 2019 22:00 – 23:30

18 Uzt 2019 22:00 – 23:59

19 Uzt 2019 19:00 – 20:30

19 Uzt 2019 22:00 – 23:59

23 Uzt 2019 00:00 – 23:59