Gabonetako erakusleiho lehiaketak baditu saridunak 27 Abendua 2017

Gabonetako erakusleiho lehiaketak baditu irabazleak: Koboloi, Errotaundi eta Miszelania dendetako erakusleihoek jaso dituzte boto gehien. Diploma bat eta produktu ezberdinez osatutako saski bana jaso dute hiru dendetako ordezkariek. Botoa eman dutenen artean bost erosketa bono zozkatu dira.

Abenduaren 25eko jaiotza biziduna (argazki galeria) 26 Abendua 2017

Gabon eguneko jaiotza biziduna Lazkaon. Yurena Sanchéz Paniagua-ren argazkiak.

Olentzero eta Maridomingi Lazkaon (argazki galeria) 26 Abendua 2017

Olentzero eta Maridomingi Lazkaon. Yurena Sanchéz Paniagua-ren argazkiak.

Udal eraikinetako ordutegia Gabonetan 21 Abendua 2017

Gabonetako oporrak eta jai egunak direla-eta, honako ordutegia izango dute udal eraikinek, abenduaren 26tik urtarrilaren 7ra:

Lazkaoko Udalak 7.092.842 euroko aurrekontua onartu du 2018rako 21 Abendua 2017

Lazkaoko Udalak zehaztu du 2018rako aurrekontua: 7.092.842 eurokoa izango da. Asteartean egindako osoko bilkuran onartu zen datorren urterako aurrekontua.

Judajoren jaialdirako sarrerak udaletxean eskatu behar dira 21 Abendua 2017

Jundajo txarangak X. urteurreneko ekitaldia egingo du bihar, ostirala, Arerian. Jaialdira joan ahal izateko sarrerak eskuratu behar dira udaletxean. Doan dira sarrerak, baina ekitaldira joan ahal izateko sarrera erakutsi beharko da sarreran.

Orobione tabernaren alokairuaren esleipenerako lizitazio deialdia 18 Abendua 2017

Orobione Erretiratu eta Pentsiodunen taberna-jatetxearen alokairua esleitzeko baldintza administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onartu ditu Lazkaoko Udalak.

Osoko bilkura egingo du bihar Lazkaoko Udalak 18 Abendua 2017

Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du bihar, abenduak 19, asteartea, udaletxeko areto nagusian 19:00etan hasita.

Liburu eta disko azoka ostiraletik igandera 13 Abendua 2017

Ostiralean hasi eta igandera bitartean egingo da euskarazko liburuen eta diskoen azoka Lazkaon. Herrian egiten den 29.edizioa izango da aurtengoa.

Nazioarteko Goierri Indoor Soltbol txapelketa jokatuko da asteburuan 13 Abendua 2017

Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, lehen Nazioarteko Goierri Indoor Soltbol txapelketa jokatuko da Joxemiel Barandiaran kiroldegian.

Erakusleiho lehiaketa antolatu dute Lazkaoko merkatariek 12 Abendua 2017

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn merkatari elkarteak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere. Guztira, 29 merkatari ari dira parte hartzen lehiaketan, eta herritarrek aukeratuko dute guztien artean zein duten gustukoena. Abenduaren 22ra arteko tartea dago botoa emateko.

Berdintasun alorreko bilera bihar udaletxean 11 Abendua 2017

Lazkaoko Udalak berdintasunaren alorrean 2018an garatuko dituen ekintzak zehazten hasteko bilera egingo du bihar, abenduak 12, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Zubiko ordutegia udal erakinetan 04 Abendua 2017

Aste honetan dauden jai egun ofizialen harira, honako ordutegian egongo dira irekita udal eraikinak:

Bihar hasiko dira San Prudentzio kalea asfaltatzeko lanak 30 Azaroa 2017

San Prudentzio eta San Jose kaleen artean egiten ari diren urbanizazio berritze lanen barruan, bihar, ostirala, abenduak 1, errepideko asfaltatze lanei hasiera emango zaie.

Euskararen Nazioarteko Eguna Lazkaon 30 Azaroa 2017

Euskara urtean egun batez da ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Horregatik, Lazkaoko Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera, etxera… eramateko deia egiteko.

Azaroaren 25eko ekitaldiak iruditan 27 Azaroa 2017

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko antolatutako ekintzen argazki bilduma da jarraian dagoena.

Ohiko osoko bilkura asteartean, azaroak 28 23 Azaroa 2017

Lazkaoko Udalak ohiko osoko bilkura egingo du asteartean, azaroak 28, 19:00etan, pleno aretoan. Honakoa da gai zerrenda:

  1. Aurreko akta (2017ko urriaren 24koa)
  2. Alkatetzaren ebazpenak
  3. Garai bateko 32 Poligonoko zesioko lursailak okupatu eta udalaren izenean inskribatzea
  4. Udal langileen ordainsariak
  5. Galderak eta erreguak
Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala 23 Azaroa 2017

Lazkaoko Udalak bat egin du Eudelek azaroaren 25aren bueltan onartu duen adierazpen instituzionalarekin.

Pantxoa Carrerek kontzertua egingo du Lazkaon 21 Azaroa 2017

Pantxoa Carrere abeslari lapurtarrak kontzertua egingo du Lazkaon, “Anaitasunean” bakarkako diskoa aurkezteko. Garai ezberdinetan sortutako abestiak bildu ditu azkaindarrak lan honetan, eta askatasunari, maitasunari, hizkuntzari eta kulturari abesten dio, besteak beste.

Briganthyaren kontzertua bertan behera geratu da 20 Azaroa 2017

Briganthya taldeak ostiralean Lazkaoko Areria aretoan egin behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, taldeak izan duen eragozpen bat dela-eta. 

Azaroaren 25a aldarrikapen eguna izango da Lazkaon ere 17 Azaroa 2017

Gaur egun mundu osoan zehar emakumeek sufritzen dituzten indarkeria egoerak salatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Lazkaoko Udalak, San Benito Ikastolarekin eta Azki emakume elkartearekin elkarlanean. Errealitate hori errekonozitzeko lan egiten du udalak Berdintasun Batzordearen bidez, prebentzioa oinarri hartuta. Hala, azaroaren 25aren bueltako ekintzak ere bide horretan antolatu dira.