Liburu eta disko azoka ostiraletik igandera 13 Abendua 2017

Ostiralean hasi eta igandera bitartean egingo da euskarazko liburuen eta diskoen azoka Lazkaon. Herrian egiten den 29.edizioa izango da aurtengoa.

Nazioarteko Goierri Indoor Soltbol txapelketa jokatuko da asteburuan 13 Abendua 2017

Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, lehen Nazioarteko Goierri Indoor Soltbol txapelketa jokatuko da Joxemiel Barandiaran kiroldegian.

Erakusleiho lehiaketa antolatu dute Lazkaoko merkatariek 12 Abendua 2017

Lazkaoko Udalak eta LazkaOn merkatari elkarteak Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute aurten ere. Guztira, 29 merkatari ari dira parte hartzen lehiaketan, eta herritarrek aukeratuko dute guztien artean zein duten gustukoena. Abenduaren 22ra arteko tartea dago botoa emateko.

Berdintasun alorreko bilera bihar udaletxean 11 Abendua 2017

Lazkaoko Udalak berdintasunaren alorrean 2018an garatuko dituen ekintzak zehazten hasteko bilera egingo du bihar, abenduak 12, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Zubiko ordutegia udal erakinetan 04 Abendua 2017

Aste honetan dauden jai egun ofizialen harira, honako ordutegian egongo dira irekita udal eraikinak:

Bihar hasiko dira San Prudentzio kalea asfaltatzeko lanak 30 Azaroa 2017

San Prudentzio eta San Jose kaleen artean egiten ari diren urbanizazio berritze lanen barruan, bihar, ostirala, abenduak 1, errepideko asfaltatze lanei hasiera emango zaie.

Euskararen Nazioarteko Eguna Lazkaon 30 Azaroa 2017

Euskara urtean egun batez da ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Horregatik, Lazkaoko Udalak ospakizun egun hau baliatu nahi du euskara urte guztian zehar kalera, lantokira, ikastetxera, etxera… eramateko deia egiteko.

Azaroaren 25eko ekitaldiak iruditan 27 Azaroa 2017

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko antolatutako ekintzen argazki bilduma da jarraian dagoena.

Ohiko osoko bilkura asteartean, azaroak 28 23 Azaroa 2017

Lazkaoko Udalak ohiko osoko bilkura egingo du asteartean, azaroak 28, 19:00etan, pleno aretoan. Honakoa da gai zerrenda:

  1. Aurreko akta (2017ko urriaren 24koa)
  2. Alkatetzaren ebazpenak
  3. Garai bateko 32 Poligonoko zesioko lursailak okupatu eta udalaren izenean inskribatzea
  4. Udal langileen ordainsariak
  5. Galderak eta erreguak
Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala 23 Azaroa 2017

Lazkaoko Udalak bat egin du Eudelek azaroaren 25aren bueltan onartu duen adierazpen instituzionalarekin.

Pantxoa Carrerek kontzertua egingo du Lazkaon 21 Azaroa 2017

Pantxoa Carrere abeslari lapurtarrak kontzertua egingo du Lazkaon, “Anaitasunean” bakarkako diskoa aurkezteko. Garai ezberdinetan sortutako abestiak bildu ditu azkaindarrak lan honetan, eta askatasunari, maitasunari, hizkuntzari eta kulturari abesten dio, besteak beste.

Briganthyaren kontzertua bertan behera geratu da 20 Azaroa 2017

Briganthya taldeak ostiralean Lazkaoko Areria aretoan egin behar zuen kontzertua bertan behera geratu da, taldeak izan duen eragozpen bat dela-eta. 

Azaroaren 25a aldarrikapen eguna izango da Lazkaon ere 17 Azaroa 2017

Gaur egun mundu osoan zehar emakumeek sufritzen dituzten indarkeria egoerak salatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Lazkaoko Udalak, San Benito Ikastolarekin eta Azki emakume elkartearekin elkarlanean. Errealitate hori errekonozitzeko lan egiten du udalak Berdintasun Batzordearen bidez, prebentzioa oinarri hartuta. Hala, azaroaren 25aren bueltako ekintzak ere bide horretan antolatu dira.

Singular Dendak egitasmoko formakuntza saioa egin da Lazkaon 16 Azaroa 2017

Lazkaoko hainbat merkatari Gipuzkoako Merkataritza Federazioak bultzatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Singular Dendak egitasmoan ari dira parte hartzen, izen bereko zigilua lortzeko helburuarekin. Zigilua lortzeko, pertsonetan oinarritutako hobekuntza-prozesuko fase guztietatik pasa beharko dira dendariak.

Briganthya taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude 15 Azaroa 2017

Briganthya musika taldeak kontzertua egingo du azaroaren 24an Lazkaon, Areria aretoan. Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak udaletxean eskura daitezke, eta asteuburuan Arerian ere bai. Sarrerak bi euroan egongo dira salgai.

Gabonetan aisialdi zerbitzua eskainiko du udalak 15 Azaroa 2017

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzua eskainiko du Gabonetako oporretan, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Izena emateko epea irekita dago, eta azaroaren 27ra arte eman ahalko da izena. Aisialdi zerbitzua HH-ko 3. mailatik LH-ko 6.mailara arteko umeei zuzenduta dago (2006 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei).

Pinotxoren musikalerako sarrerak agortu dira 15 Azaroa 2017

Oñatiko Ganbara Faktoriak larunbatean Lazkaon egin behar duen "Pinotxo, hariekin lotu gabe" euskarako musikalerako sarrera guztiak agortu dira.

"Pinotxo, hariekin lotu gabe" musikala aurkeztu dute 09 Azaroa 2017

Azaroaren 18an, larunbata, Arerian ikusi ahalko den "Pinotxo, hariekin lotu gabe" musikala aurkeztu dute. Aitor Biain musikaleko zuzendariak eta Ganbara Faktoriako kideak azaldu duenez, "familia osoarentzako musika, dantza, antzerkia, magia, argiak eta ikusentzunezkoak nahasten ditu" musikalak. Bi ordu eta erdi inguruko iraupena du saioak, tartean atseden txiki batekin, eta "argiztapen lan izugarri batekin".

Martxan da XVIII. Gerriko Ikerlan Beka 08 Azaroa 2017

Gerrikok, Maizpidek eta Lazkaoko Udalak antolatutako XVIII. Gerriko Ikerlan Beka martxan dago. Goierriri dagokion edozein zientzia alorretako ikerlanak aurkeztu daitezke bekara, euskarazkoak, originalak eta beste inon saritu eta argitaratu gabeak. Bekarako eskaerak 2018ko urtarrilaren 19rako aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00etarako, Gerriko Kultur Elkartean.

Ur mozketa gaur 08 Azaroa 2017

Ura moztuko da gaur, osteguna, Iturgaitzaga kaleko 11.atarian, inguruan egin behar diren hainbat lan direla-eta. Ur mozketa 09:00etatik 14:00etara izango da.

Marisol Garmendia diputatua Lazkaoko bidegorri sarea ikusten izan da 07 Azaroa 2017

Marisol Garmendia Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde eta Mugikortasun Diputatua Lazkaon izan da gaur goizean. Bertako bidegorri sarea ikusi eta, bereziki, San Inazio eta Jose Lasa kaleen artean dagoen zubian oinezkoei eta txirrindulariei bideratutako bidegorrian amaitu berri diren lanak bisitatu ditu.

Lazkaoko bidegorri sareak 3,5 km inguru ditu guztira, eta aurten 1,3 km inguruko bidegorri sarea egokituko da. Motorrik gabeko mugikortasunaren alde, oinezkoei eta bizikletei garrantzia ematea Lazkaoko Udalak urteetan egin duen apustua da.

ZINEIkuskizuSARREREN BOTOIA 02

Agenda

22 Ots 2020 19:30 – 24 Ots 2020 22:30


29 Ots 2020 17:00 – 01 Mar 2020 19:00

29 Ots 2020 19:30 – 02 Mar 2020 22:30

01 Mar 2020 08:00 – 13:30