Arropa zaharren bilketa zerbitzua bertan behera utzi du Sasieta Mankomunitateak 31 Martxoa 2020

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, gaurtik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua, ohiz-kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna eta gainera bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira.

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 29ko datuak 30 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 29ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/oGcyv

Udal zerbitzuen antolamendua egokitu du Lazkaoko Udalak Koronabirusaren aurrean langileen segurtasuna bermatu eta herritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzeko 30 Martxoa 2020
  • Aldaketa nagusienak, kontratu publiko bidez kudeatzen diren zerbitzuetan emango dira: lorazaintza zerbitzua eten da, eta udal eraikinen garbiketan ere aldaketak emango dira. Aldiz, kale garbiketa eta desinfekzio lanak, ezinbesteko eta derrigorrezko zerbitzu diren heinean, indartu egin dira.
Lazkaoko San Prudentzio jaiak bertan behera Koronabirusagatik 30 Martxoa 2020
  • Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea: “Lehentasuna herritar ororen osasun-segurtasuna bermatzea da eta birusaren hedapena mugatzea. Horretarako aglomerazioak ekidin behar dira, eta jaiak ezin dira uztartu premisa horrekin. Ezjakina bada ere hemendik egun batzuetara zein izango den egoera, zuhurtziaz eta arduraz jardun eta jaiak bertan behera uztea da egokiena”.
Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 28ko datuak 29 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 28ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/LbGvl

Eusko Jaurlaritzak “COVID-19.EUS” jarri du abian, herritarren sareko bokazioa duen aplikazioa, koronabirusa geldiarazten laguntzeko 28 Martxoa 2020

Eusko Jaurlaritzak, EricTel euskal enpresarekin batera, COVID.EUS garatu du, koronabirusa geldiarazten lagunduko duen HERRITARREN SARE bat sortzea helburu duen aplikazioa. Horretarako, haren prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean lagunduko du.

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 27ko datuak 28 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 27ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/uqsE7

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak Alarma Egoera bitarteko kuotak itzuliko ditu 27 Martxoa 2020

Pasa den martxoaren 12an Alarma Egoera ezarri zen koronabirusak eraginda, eta ondorioz udal eraikin eta zerbitzuak bertan behera utzi dira. Hori horrela, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiak Alarma Egoera bitarteko kuotak itzuliko ditu:

Gaztelekuak leihoa zabaldu du instagramen 27 Martxoa 2020
  • Astelehenetik larunbatera, egunean bi orduz, instagram-en konektatu eta gaztetxoekin hainbat ekintza eta tailer gauzatzen dihardute. Arratsaldeko 18:00etan da egunero hitzordua.
Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 26ko datuak 27 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 26ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/BT59a

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 25eko datuak 26 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 25eko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/NFSvu

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren borondatezko ordainketa epea, atzeratuta 26 Martxoa 2020
  • Hala, 2020ko maiatzaren 15etik 2020 ko ekainaren 30era bitarteakoa izan ordez, epe berria 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da.
Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 23ko datuak 24 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 23ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/JGCJU

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 24ko datuak 24 Martxoa 2020

Koronabirusaren bilakaera: martxoaren 24ko datuak. Txosten osoa hemen ikusi dezakezue: https://labur.eus/NbEwm

Lazkaoko Udalak zuzenean kudeatzen dituen tasa eta zergen kobrantza geldiarazi eta atzeratu du 24 Martxoa 2020
  • Normaltasunera itzulitakoan, aukerarik onenak aztertu ondoren, data berriak eta tributu kontzeptuak kobratzeko egutegia jakinaraziko ditu Udalak.
Lazkaoko Udalak gune jendetsuenen eta erabilera publikoko edukiontzien garbiketa eta desinfekzioa areagotu ditu 24 Martxoa 2020
  • Kaleak ur-nahasketa batekin eta sodio hipokloritoarekin ureztatuko dira bide publikoko eremu jakin batzuetan, eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuko dira COVID 19ren hedapena geldiarazteko.
Indarkeria matxistaren aurkako telefonoak 24 Martxoa 2020

Koronabirusagatik bizi dugun egoera dela-eta, emakume asko behartuta egongo dira egunotan konfinamendu egoera beren erasotzaileekin partekatzera. Gogorarazi nahi dizkizuegu baliagarriak izan daitezkeen telefonoak.

Etxeko tresna handien bilketa eten du Sasieta Mankomunitateak koronabirusagatik 23 Martxoa 2020

Koronabirusaren zabaltzea saihesteko, martxoaren 24tik aurrera, eta beste abisurik jaso bitartean, tamaina handiko etxeko tresnak biltzeko zerbitzua eten du Sasieta Mankomunitateak. Horregatik herritarrei eskatzen zaie beren etxeetan erretira ditzatela eta ez ditzatela kalean utzi.

Era berean, gogorarazi Urretxu, Beasain eta Ordiziako Garbiguneak, gremio profesionalei eta udal-zerbitzuei bakarrik erantzuteko daudela. Beraz, herritarrei dei egiten zaie Garbiguneak ez erabiltzeko, ezinbestekoa ez bada behintzat. Ordiziako eta Urretxuko Garbiguneetan etxeko animalien gorpuak (maskotak) normaltasunez biltzen jarraituko dute.

sasieta

Lazkaoko Udalak, Gizarte Zerbitzuen bidez, adineko pertsona ahulenei laguntzeko zerbitzua jarri du abian, koronabirusaren egungo pandemiaren aurrean 17 Martxoa 2020
  • Udala 70 urtetik gorako herritarrekin harremanetan jartzen ari da telefonoz, haien egoeraren eta beharren berri izateko.