Areso kalean berritze lanak egiten hasiko dira asteartean 22 Ekaina 2017

Areso 24 eta 26 atarien artean erreka aldera dagoen espaloia berritzeko lanak asteartean hasiko dira. Lurzorua hondoratuta dago eremu horretan, eta lan hauen bidez gainerako elementuen parean jarriko da, kota guztiak berdinduta. Lanen aurrekontua 29.964,55 eurokoa izango da eta Sasoi eraikuntzak enpresak egingo ditu.

Singular Dendak egitasmoa aurkeztu zaie merkatariei 21 Ekaina 2017

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Singular Dendak izeneko egitasmoa jarri du martxan lurraldean, eta gaur, Lazkaoko merkatariekin bildu da, abian jarri duen proiektuaren berri emateko. Lazkaoko Udalak hiru hilean behin egiten duen Merkataritza Mahaia gaur bildu dela aprobetxatu dute egitasmoa aurkezteko.

San Joan bezperarako ekitaldietan buruhandiak eta sua prestatu dira ostiralerako 21 Ekaina 2017

San Joan bezpera eguna da ostirala, eta ohiko suaz gain, aurten lehen aldiz buruhandiak ere egongo dira. 19:00etan irtengo dira plazara herriko buruhandiak, eta gauean, 22:00etatik aurrera hasiko dira sua pizten.

LazkaON elkartea kalera atera da Udako Azokarekin 20 Ekaina 2017

LazkaON elkarteak, udalaren laguntzarekin, Udako Azoka egin zuen ostiralean plazako pilotalekuan. Guztira, elkarteko zazpi dendak parte hartu zuen ekintzan, eta jende ugari gerturatu zen salgaiak ikustera eta erostera. Haurrentzako ekintzak eta Nogen taldearen kontzertua ere antolatu zituzten azokaren barruan. Miszelania, Momo eta bere estalkiak, Koboloi, Amets Bat, Arriaran, Manako eta Gerriko liburu denda izan ziren azokan parte hartu zuten dendak.

Singular Dendak egitasmoa aurkeztuko dute bihar Lazkaon 20 Ekaina 2017

Merkataritza Mahaiaren bileraren barruan, Singular Dendak egitasmoaren aurkezpena egingo du, bihar, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak. Aurkezpena udaletxeko pleno aretoan izango da, 13:15ean, eta merkatariei zuzenduta egongo da.

Udako Azoka egingo du LazkaOn elkarteak ostiralean 13 Ekaina 2017

LazkaOn merkatari elkarteak antolatuta, Udako Azoka egingo da ostiralean, Lazkaoko Udalaren laguntzarekin. Herriko hainbat dendek euren produktuak aterako dituzte kalera, eta azoka girotzeko haurrentzako jolasak eta musika ere egongo da. Guztira, zazpi izango dira azokan parte hartuko duten dendak:

Ikasturteko azken irteera egingo du bihar Pausokak 13 Ekaina 2017

Pausoka egitasmoaren ikasturte honetako azken irteeta datorren asteartean izango da, ekainak 20. Ikasturteari amaiera emateko, gainera, ekintza berezia antolatu da: Beneditarren egoitzara bisita egingo dute asteartean. Orain arte Pausoka egitasmoan parte hartu dutenei zuzenduta egongo da ekintza. Bisitan parte hartzeko ostirala, ekainak 16, baino lehen eman behar da izena udaletxean, harreran.

III. Gazteentzako Antzar Triatloia uztailaren 8an da 12 Ekaina 2017

Uztailaren 8an egingo da Lazkaon Gazteentzarko Antzar Triatloia. Aurtengoa hirugarren aldia izango da Antzar Korrikalariak ekintza hau antolatzen duela, eta gaztetxoei zuzenduta egongo da oraingoa ere: benjamin, alebin eta infantil mailako neska-mutilei. Igerian, bizikletan eta korrika egin beharko dute:

Itzala egiteko pergola bat jarri da San Prudentzioko kantxan 08 Ekaina 2017

Lazkaoko Udalak iaz hasitako hobekuntza eta mantentze lanak egiten jarraitzen du, eta lan horien barruan itzala egingo duen pergola bat jarri da San Prudentzioko kirol gunean. Eserita egoteko gune bat izango da, eta jarri den landareriari esker, udan itzala ere egongo da. Herritarrek atseden har dezaten gune bat sortzea izan da lan hauen helburua.

2017ko lehen hiruhilekoari dagokion uraren erreziboaren kobraketa 08 Ekaina 2017

2017ko lehen lauhilabeteari dagokion uraren helbideratutako erreziboak ekainaren 16an pasako dira kontu korrentetik. Borondatezko ordainketa egiteko epea uztailaren 10ean amaituko da.

 

Lazkaoko Etxebizitzei buruzko azterketa egin da 06 Ekaina 2017

Herriko etxebizitzei buruzko azterketa egin berri du udalak Ikertalderekin batera. 2016 amaieran eta 2017 hasieran herriko 798 familiatan egin den inkestaren bidez bildu dira azterketa egiteko datuak, eta horien arabera herrigo egoeraren argazki orokor bat egin ahal izan da. Besteak beste, lehen etxebitiza eskuratzeko premian dauden pertsonen kopurua, edota etxebizitza birgaitzeko edo aldatzeko premia duten familien irudi erreala, ia erroldaren parekoa, lortu ahal izan da.

San Benitoko ikasleekin bildu da alkatea Agenda 21eko gaiak lantzeko 06 Ekaina 2017

Ikasturte amaieran ohikoa izaten den moduan, San Benito Ikastolako ikasleak udal ordezkariekin bildu dira, Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan landu dituzten gaiak jakinarazi eta aurrerantzean hartuko dituzten konpromisoak zehazteko.

Genero eta sexu aniztasunari buruz hitzaldia egingo du Goierriko Zubiak 02 Ekaina 2017

Lazkaoko Udaleko Berdintasun batzordeak eta Goierriko Zubia kolektiboak antolatuta, "Binarismotik harago" hitzaldia egingo du Goierriko Zubia taldeko Gemma Urteagak Lazkaon. Ekainaren 9an izango da, ostirala, 19:00etan, kultur etxeko erakusketa aretoan.

Berdintasun batzordeak herriko zein eskualdeko talde ezberdinekin elkarlanean jarraitzen du, eta elkarlan horretatik sortu da hitzaldi hau ere. LGTBI egunaren inguruan antolatu dute, eta genero eta sexu aniztasuna izango da ardatza. Hitzaldiaren zati handi bat genero binarismotik harago dauden errealitateei buruzkoa izango da.

Ekainaren 10ean irekiko dira kanpoko igerilekuak 01 Ekaina 2017

Ekainaren 10ean irekiko da aurten Lazkaon estaligabeko igerilekuen denboraldia, irailaren 10era arte. Igerilekua erabili nahi duenak bazkidetza egin beharko du kiroldegian. Bost bazkidetza mota daude.

Kiroldegiko bazkidetzak ekainean berritu behar dira 01 Ekaina 2017

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko urteko bazkidetzak berritzeko edo aldaketak egiteko azken eguna ekainaren 30a izango da. Hala, bazkidetza motan aldaketaren bat egin nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo baja eman nahi dutenek hilaren amaiera arteko epea izango dute.

Kontsumo gatazkak aurreikusten ikasi dute Lazkaoko merkatariek 31 Maiatza 2017

Lazkaoko Udalak antolatuta, LazkaOn merkataritza elkartearekin eta Kontsumobiderekin elkarlanean, kontsumoari buruzko ikastaroa egin dute herriko hainbat merkatarik. Salerosketa batean parte hartzen duten bi aldeen artean sortu daitezkeen kontsumo gatazkak aurreikusteko eta konpontzeko bideei buruzko azalpenak jaso zituzten bertaratutakoek. Parte hartzaileek ikastaroari buruzko balorazio positiboa egin zuten.

Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira Hirigoiengo autobus geltokian 30 Maiatza 2017

Hirigoien kaleko 34 zenbakiko atariaren parean dagoen autobus geltokian hainbat berritze lan egin dira, erabiltzaileen irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Autobus geltokiaren pareko espaloi zatia berritu egin da, orain arteko koska kendu eta erabiltzaileak autobusera errazago igotzeko.

Zirkulazio aldaketak barianteko lanengatik 29 Maiatza 2017

Barianteko lanak direla eta, gaurtik aurrera, astelehena, bi norabideetako trafikoa semaforo bidez zuzenduko da, txandakatuz, Maizpide euskaltegiaren parean. Lan hauen iraupena astebetekoa izatea aurreikusten da.

Aste amaierarako, berriz, eta eguraldiaren arabera beti ere, ibilgailuak errepidearen trazatu berritik desbideratuko dira. Aldaketa egindakoan, bi noranzkoetan errepidea irekita egongo da.

Errepidean jarriko diren seinaleei eta bertan lanean ari diren langileei kasu egiteko eskatzen da, sor daitezkeen arazoak ahalik eta arinenak izan daitezen eta istripuak saihesteko.

 

 

Zine denboraldiaren amaiera Arerian 26 Maiatza 2017

Areriako zine denboraldia amaitzera doa. Datorren astean (ekainak 3 eta 4) ikusi ahalko den "Nur eta herensugearen tenplua" pelikularen estreinaldia izango da denboraldiko azken emanaldia. Helduei zuzendutako emanaldiak, berriz, asteburu honetan (maiatzak 27-29) bukatuko dira, "El círculo" pelikularekin. Urritik aurrera hasiko da berriz zine denboraldia Arerian.

‘Nur eta herensugearen tenplua’ pelikula Lazkaon estreinatuko dute 26 Maiatza 2017

Ekainaren 2an estreinatuko dute "Nur eta herensugearen tenplua" pelikula Euskal Herriko hiriburuetako zinemetan. Lazkao ere estreinaldien artean egongo da, eta ekainaren 3an (larunbata) eta 4an (igandean) ikusi ahal izango da pelikula Arerian.

Ohiko osoko bilkura asteartean 26 Maiatza 2017

Lazkaoko Udalak ohiko osoko bilkura egingo du asteartean, maiatzak 30, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.