2024-04-26
/
ALBISTEAK
Lazkaoko Udalak saltoki eta zerbitzu berriak sortzeko eskainitako dirulaguntzak nabarmen igo dira
Merkataritzarako, ostalaritzarako eta zerbitzuetarako laguntza ekonomikoek, kasu batzuetan, aurreko urteetan eskainitakoak hirukoiztuko dituzte. Laguntza horietarako eskabideak 2024ko abenduaren 31ra arte egongo dira irekita, eta urte bereko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuak ordainduko dira.