Irteera 08:00etan izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Lizartzara joango da taldea, ibilbideari ekiteko. Ibilbideak 10,5 kilometroko luzera eta 472 metroko desnibel positiboa izango ditu. Basabe errekatik, Axurdarioko trikuharritik, Elorrigainatik eta Arane errotatik igaroko da, eta Orexako bidetik itzuliko da Lizartzara. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 6ra bitarte izango dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. document.getElementById('cloakbb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f').innerHTML = ''; var prefix = 'ma' + 'il' + 'to'; var path = 'hr' + 'ef' + '='; var addybb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f = 'amalur.me' + '@'; addybb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f = addybb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f + 'gmail' + '.' + 'com'; var addy_textbb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f = 'amalur.me' + '@' + 'gmail' + '.' + 'com';document.getElementById('cloakbb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f').innerHTML += ''+addy_textbb79cc6d53fd21df369cddd25bdf9a1f+''; helbidera idatzita edo 688 60 11 86 telefono zenbakira deituta.
Bisita gidatuak azaroaren 5ean, 18:30ean, eta azaroaren 7an, 11:00etan egingo dira, eta beneditarren ondare historikoa eta dokumentala ezagutzeko aukera eskainiko diete parte-hartzaileei.
Lanak Sasoi Eraikuntzak, S.L. enpresak egin ditu, eta 93.775,09 euroko aurrekontua izan dute, gehi BEZa. Esku-hartzearen barruan, espaloiak egokitu, galtzada eta aparkalekuak asfaltatu, ur-hornidurako eta saneamenduko sareak berritu eta berdeguneak egokitu dira. Horrez gain, irisgarritasun unibertsala hobetzeko neurriak hartu dira, oinezkoen joan-etorriak errazteko.
Kirol Batzordeak antolatuta, ekitaldia 19:00etan izango da Arerian, eta bost sari kategoria izango ditu, banakako eta taldekako lorpenak, kirol ibilbideak eta herriko kirolaren alde pertsona eta erakundeek egindako lana aitortzeko.






