Kirola

Kirol sailaren helburu nagusia da herritarron egunerokotasunean bizi ohitura aktiboa eta osasuntsua errotzea, baloreetan oinarritutako kirol eredu baten bidez, eta edonori ahalbidetzea nahi duen kirol ibilbidea egitea (eskola kirola, errendimendua, aisia, terapeutikoa...) adin, sexu, jatorri eta egoera fisiko zein ekonomikoagatik baztertu gabe.

Sailaren egiteko nagusia da kirol instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruzko kudeaketaz arduratzea, herriko kirol talde eta kirol eskola egiturari laguntza ematea. Eta kirol ekintza eta jarduerak antolatzea eta hauen antolaketan jarduten dutenei laguntzea.

Beste egiteko bat da herritarrei, kirol saileko instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten eskaera eta kontsultak bideratzea da.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak bere ohiko ordutegia berreskuratu du gaurtik, irailaren 1etik, aurrera
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak bere ohiko ordutegia berreskuratu du gaurtik, irailaren 1etik, aurrera

Gaurtik, irailak 1 astelehena, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da:

Goierri beheko eskolaumeen pelota txapelketa finala
Goierri beheko eskolaumeen pelota txapelketa finala

Goierri beheko eskolaumeen pelota txapelketa finala ospatu zen atzo. Aritz Goikoetxea Kirol zinegotzia izna zen bertan partehartzaileei sariak...