Irteera 08:00etan izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik Lizartzara joango da taldea, ibilbideari ekiteko. Ibilbideak 10,5 kilometroko luzera eta 472 metroko desnibel positiboa izango ditu. Basabe errekatik, Axurdarioko trikuharritik, Elorrigainatik eta Arane errotatik igaroko da, eta Orexako bidetik itzuliko da Lizartzara.
Parte hartu nahi dutenek azaroaren 6ra bitarte izango dute izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo 688 60 11 86 telefono zenbakira deituta.
Bisita gidatuak azaroaren 5ean, 18:30ean, eta azaroaren 7an, 11:00etan egingo dira, eta beneditarren ondare historikoa eta dokumentala ezagutzeko aukera eskainiko diete parte-hartzaileei.
Lanak Sasoi Eraikuntzak, S.L. enpresak egin ditu, eta 93.775,09 euroko aurrekontua izan dute, gehi BEZa. Esku-hartzearen barruan, espaloiak egokitu, galtzada eta aparkalekuak asfaltatu, ur-hornidurako eta saneamenduko sareak berritu eta berdeguneak egokitu dira. Horrez gain, irisgarritasun unibertsala hobetzeko neurriak hartu dira, oinezkoen joan-etorriak errazteko.
Kirol Batzordeak antolatuta, ekitaldia 19:00etan izango da Arerian, eta bost sari kategoria izango ditu, banakako eta taldekako lorpenak, kirol ibilbideak eta herriko kirolaren alde pertsona eta erakundeek egindako lana aitortzeko.
Hilerrirako joan-etorriak 30 eserlekuko autobus batekin egingo dira, goizez 10:30etik 12:30era eta arratsaldez 15:45etik 17:45era, orduro. Itzulerako zerbitzua, berriz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:15etik 18:15era eskainiko da, baita orduro ere.
Jolaserako igerilekuak, muskulazio gelak eta saunak ohiko zerbitzua eskainiko dute. Lazkaoko bazkideek, berriz, Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekua erabiltzeko aukera izango dute itxierak irauten duen bitartean.
Egitasmoaren helburua da herritarrek herriko zuhaitzei buruz duten ezagutza-maila aztertzea, inkesta baten bidez. Parte hartu nahi dutenek Lazkaoko Udalean edo izen-emate inprimakiaren bidez eman dezakete izena.
Egitaraua gaur, urriak 27, asteartea, hasiko da, 18:30ean, Gerriko Txokoan Euskal Herriko zuhaitzei buruz egingo den hitzaldiarekin. Hurrengo egunetan, Gazte Festak ospatuko dira urriaren 30etik azaroaren 1era, Gipuzkoako ondareari buruzko jardunaldia egingo da urriaren 31n, eta irakurketa feminista saioa izango da azaroaren 2an.
Asteburuan, “Mascotas al rescate” haurrentzako filma eta helduentzat “Naza” dokumentala izango dira ikusgai Arerian.
Indarkeria matxista eta sexistaren aurkako Lazkaoren konpromisoa adieraziko duen irudi bat aukeratzea du helburu lehiaketak. Herritar guztiei eta Lazkaoko Ikastolako zein Maizpide Euskaltegiko ikasleei zuzenduta dago, eta proposamen artistikoak azaroaren 2tik 14ko 15:00ak arte aurkeztu daitezke Lazkaoko Udaletxean. Lan irabazlearen egileak 300 euroko bonua jasoko du, Gerriko liburu-dendan gastatzeko.
Helduentzako programazioa La invitación, Ruega por nosotras eta Tiempos de ilusión filmekin osatuko da. Gainera, larunbatetako zinema emanaldietan, 65 urtetik gorako pertsonek EZAEren sustapen berezia izango dute, 2 euro inguruko sarrerekin.
Haurrentzako eskaintzak lau film berri bilduko ditu, Mascotas al rescate, Wilow y las guardianas de los 4 elementos, Superthings Filma, euskaraz emango dena, eta Katu kapeladuna.
30 lagunentzako lekua duen autobusa orduro abiatuko da hilerrirantz, 10:30etik 12:30era eta 15:45etik 17:45era, eta itzulerako zerbitzua ere orduro izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:15etik 18:15era, herritarrei udal hilerrirako joan-etorriak errazteko.
Salmenta gaur arratsaldean hasiko da, 17:00etatik 19:00etara, herriko plazan jarritako karpan. Bonu bakoitzak 30 euro balioko du, eta 40 euroko erosketak egiteko aukera emango du kanpainarekin bat egin duten 58 establezimenduetan.
Bihartik, urriaren 23tik, bonuak udaletxean izango dira salgai, harrera zerbitzuaren ordutegian, agortu arte. Kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan erabiltzeko epea azaroaren 30ean amaituko da.
Urriaren 26tik abenduaren 15era, Gipuzkoako udalerriek jarduera fisikoko liga birtual batean parte hartuko dute, eta kilometro bakoitzak izango du garrantzia. Erronkarekin bat egiteko, herritarrek WELLK aplikazioa deskargatu, izena eman eta beren udalerriko taldearekin bat egin beharko dute. Hortik aurrera, kilometroak pilatzeko aukera izango dute oinez, korrika, bizikletaz edo GPS bidez neur daitezkeen bestelako kirol-jarduerak eginez.
"Bularretik ehundutako aitortzak" dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia izango dira gaur, urriak 21, 19:00etan. Asteburuan, berriz, "La isla olvidada" haurrentzako filma eta "Arriba Tutto" helduentzako filma izango dira ikusgai Arerian.
Irteera 07:30ean izango da, Lazkaoko Itzala tabernatik, eta handik autoz joango dira Urkillagara, ibilaldiaren abiapuntura. Guztira, 13 kilometroko ibilbidea egingo dute, 600 metroko desnibel positiboarekin. Sastarriko lepotik eta tontorretik igaro ondoren, Lareoko urtegitik barrena jarraituko dute Lizarrustira iritsi arte.
ITEVELESAren unitate mugikorra Zubierreka industrialdean jarriko da, ibilgailuen azterketa teknikoak beste udalerri batzuetara joan beharrik gabe egin ahal izateko.
Interesa dutenek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute Irungo IAT zentrora deituta, 943 626 300 telefono zenbakira.
Kanpainako bonuak plazan jarriko den karpan izango dira salgai, 17:00etatik 19:00etara. Urriaren 23tik aurrera, udaletxean erosi ahal izango dira, bulego ordutegian, agortu arte.
Bonu bakoitzaren prezioa 30 eurokoa izango da, eta 40 euroko erosketa-balioa izango du, 5 euroko zortzi bonutan banatuta.
Udalak bere horretan mantenduko ditu OHZ, JEZ, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga eta ur horniduraren nahiz estolderiaren tasak. Zabor bilketaren eta kiroldegiko zerbitzuen tasek, berriz, igoera bereziak izango dituzte.
Era berean, udal laguntzei eutsi eta horiek eguneratuko dira. Laguntzek zergak, tasak eta kirol, kultura nahiz aisialdiko jarduerak hartzen dituzte barne, eta familia ugariak, guraso bakarreko familiak eta titularra etxeko indarkeriaren edo genero indarkeriaren biktima duten familiak hartuko dira kontuan.