Kultura eta euskara

Sailaren egitekoak eta helburuak.

Departamentuaren egitekoak honako hauek dira: kultura eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta burutzea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultur eta jaietako eragileen jarduerak sustatzea.

Arloko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz ematen da, Kultura, eta Jaiak Departamentuaren instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.

Jarduerak

Hauexek dira jarduera nagusiak:

  • Antzerki-, dantza-, musika- eta zinema-programazio egonkorra.
  • Ondarearen ikerketaz, zaintzaz eta zabalkundeaz arduratzea.
  • Gizartearen dinamizaziorako beharrezkoak diren ekipamenduen kudeaketa.
  • Liburuak eta bestelako euskarrietako materialak mailegatzea eta irakurzaletasuna dinamizatzea liburutegietan.
Lazkaoko Udalak memoria suspertzeko ikastaroa antolatu du 65 urtetik gorakoentzat
Lazkaoko Udalak memoria suspertzeko ikastaroa antolatu du 65 urtetik gorakoentzat

Tailer hau Udal Liburutegian egingo da 2024ko urtarriletik ekainera eta izen-ematea azaroaren 27tik abenduaren 18ra egongo da zabalik.

Lazkaok mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdia ireki du, estimulazio eta errehabilitazio programetarako
Lazkaok mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzen deialdia ireki du, estimulazio eta errehabilitazio programetarako

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik Lazkaoko Udalean.

Lazkaoko Udalak eta Bakuntza elkarteak lankidetza hitzarmena sinatuko dute ezintasun funtzionala duten pertsonen bizitza hobetzeko
Lazkaoko Udalak eta Bakuntza elkarteak lankidetza hitzarmena sinatuko dute ezintasun funtzionala duten pertsonen bizitza hobetzeko

Elkarteak jarduera fisiko inklusiboa eta aisialdi egokitua sustatzen ditu, dibertsitate funtzionala duten haur, gazte eta helduen parte-hartzea...