Hirigintza, zerbitzuak eta Ingurugiroa
Hirigintza-antolamendua eta kudeaketa
- Udalaren ekimeneko hirigintza-planeamenduko tresnak idaztea eta partikularren ekimeneko planeamendua berrikustea eta gai horiekin lotutako espedienteak abiaraztea, izapidetzea eta ebazpenerako proposatzea.
- Udalaren ekimeneko hirigintza-kudeaketarako tresnak idaztea, partikularren ekimeneko kudeaketa tresnei buruzko txostenak sortzea eta tresna horiek berrikustea eta gai horiekin lotutako espedienteak abiaraztea, izapidetzea, ebazpenerako proposatzea eta beharrak betetzeari buruzko aktak ematea.
- Planeamenduaren gauzatze-prozesuaren jarraipena egitea, berriz zatitutako sailak Jabetza Erregistroan jaso eta hirigintza-kuotak likidatu arte, hirigintzako eskubideak eta betebeharrak behar bezala bete direla gainbegiratzea eta dagokien aktak ematea.
- Udal kartografia mantentzea eta eguneratzea.
- Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
- Ahozko kontsultei erantzutea, espedienteak aztertzeko eta planoak lortzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
Obra partikularrak
- Hirigintza lizentziak emateko espedienteak izapidetzea: eraikinak eraikitzea, indartzea eta zabaltzea; eraistea, zatitzea, azpiegiturak ezartzea, hirigintzako obra osagarriak, lurrak mugitzea; eta behin-behineko erabilerak ezartzea, erabilerak aldatzea, eta eraikinen eta instalazioen lehen erabilera ezartzea.
- Obra txikien lizentziak eta obra-jakinarazpenak emateko espedienteak izapidetzea.
- Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
- Ahozko kontsultak erantzutea, espedienteak aztertzeko eta planoak lortzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
- Diziplina-espedienteak izapidetzea, hirigintzari buruzko legeak babesteko eta urratutako hirigintza-ordena berrezartzeko.
- Arau-hausteen zehapen-espedienteak izapidetzea.
Jarduerak
- Administrazio-lizentzien mende dauden sailkatutako jardueren espedienteak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
- Administrazio-lizentzien mende ez dauden sailkatutako jardueren aurreko komunikazioak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
- Merkataritza-jardueren eta zenbait zerbitzuren aurreko komunikazioak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
- Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
- Ahozko kontsultei erantzutea, espedienteak aztertzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
- Diziplina-espedienteak izapidetzea, legeak babesteko eta urratutako ordena berrezartzeko.
- Arau-hausteen zehapen-espedienteak izapidetzea.
Azpiegiturak
- Azpiegituretako obrak eta/edo udalerrian egin beharreko obra handiagoak planifikatzea.
- Ezarri beharreko azpiegituren edo egin beharreko obren gauzatze-proiektuak idaztea.
- Azpiegituren eta/edo obren kontratazio-espedienteak izapidetzea.
- Esleitutako azpiegitura-obren zuzendaritza edo jarraipena horiek jaso arte.
Udal obra eta azpiegiturak
- Bide-azpiegiturak, bide publikoen zolaketa eta mantenua.
- Udal azpiegituren kudeaketa eta mantenua:
- Kale argiak
- Ur sarea
- Ur saneamendua: euri urak eta ur zikinak
- Hilerria.
- Garbiketa eta hondakinen bilketa.
- Parkeak eta lorategiak.
- Irisgarritasuna.
- Eraikuntza publikoen kudeaketa, mantentze-lanak eta segurtasuna.
- Hiri-altzariak mantentzeko lanak.
Fase honetan, espaloiak eta azpiegiturak berrurbanizatuko dira, 31.etik 50.era bitartean dauden etxebizitzei eragiten dietenak, eta 1.955 m2-ko...
Udalak beharrezko aldaketak izapidetuko ditu hirigintza-plangintzan, eta Osasun Saila arduratuko da proiektua idazteaz aurten, 2024an.
Lehen fase honetako esku-hartzeak, 1.700 m2-ko azaleran hedatu denak, espazioaren berrikuntza estetikoa eta funtzionala ez ezik, urbanizazioa egungo...
ATALAK
Arduradun politikoa:
Kepa Zubiarrain (alkatea)
Teknikaria:
- Hirigintza, obrak eta ingurumena: Miren Aldasoro
- Udal obra eta azpiegiturak: Gorka Soraluze