Kultura
Sailaren egitekoak eta helburuak.
Departamentuaren egitekoak honako hauek dira: kultura eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta burutzea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultur eta jaietako eragileen jarduerak sustatzea.
Arloko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz ematen da, Kultura, eta Jaiak Departamentuaren instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.
Jarduerak
Hauexek dira jarduera nagusiak:
- Antzerki-, dantza-, musika- eta zinema-programazio egonkorra.
- Ondarearen ikerketaz, zaintzaz eta zabalkundeaz arduratzea.
- Gizartearen dinamizaziorako beharrezkoak diren ekipamenduen kudeaketa.
- Liburuak eta bestelako euskarrietako materialak mailegatzea eta irakurzaletasuna dinamizatzea liburutegietan.

Parte-hartzaileek astearteetan eta ostegunetan izango dituzte paseoak, 10:30ean, Herriko Plazatik abiatuta.

65 pertsona inguruk parte hartu dute: DBHko 3. mailako ikasleak, Txindoki Egoitzako egoilar ugarik eta Pausokan asteartero parte hartzen duten...

Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat...
ATALAK
Arduradun politikoa:
Amagoia Naldaiz Mingo
A.naldaiz@lazkao.eus
Teknikaria:
Miren LarraƱaga Iurrita
kultura@lazkao.eus