Albisteak

  • Normaltasunera itzulitakoan, aukerarik onenak aztertu ondoren, data berriak eta tributu kontzeptuak kobratzeko egutegia jakinaraziko ditu Udalak.

Gaur egungo alarma, osasun larrialdi eta ziurgabetasun egoeran, Lazkaoko Udalak erabaki du zuzenean kudeatzen dituen tasa eta zergen kobrantza geldiaraztea eta atzeratzea. Erabakiaren arrazoia da erakundeak badakiela egoerak ekonomia globalean eta familietan izango duela eragina, eta, beraz, ez du komenigarritzat jotzen haiei presioa egiteko beste arrazoi bat gehitzea, dagoeneko egoera larrian baitaude. Irizpide berari jarraituz, Lazkaok kobrantza geldiaraziko du egoera berezi horrek dirauen bitartean. Normaltasunera itzulitakoan, aukerarik onenak aztertu ondoren, data berriak eta tributu kontzeptuak kobratzeko egutegia jakinaraziko ditu Udalak.

70627950 2754460271230656 4218197792125878272 o