Lazkaok 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proiektu finalistak aukeratu ditu
2026-10-09 / ALBISTEAK
Lazkaok 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proiektu finalistak aukeratu ditu

Guztira, 289 lagunek parte hartu dute bozketan, 109k online eta 180k aurrez aurre. Meandroko jarduketak jaso du babesik handiena, 207 botorekin, jada abian dena. Orobioneko Adinekoen Zentroa hobetzeko proposamenak 201 boto jaso ditu; udal ikasgelan klimatizazio sistema bat instalatzekoak, 162; San Prudentzio auzoan igogailua jartzeko azterlana eta proiektua idaztekoak, 120; kiroldegiaren aurrean bizikletentzako aparkaleku estalia jartzekoak, 101; eta haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaioberriaren galeraren dolua bizi duten familientzako laguntza eta babesgunea sortzekoak, 89.

Gehiago irakurri...

Hirigoien eta Jose Lasa haur-parkeetan mantentze-lan ugari burutu dira
2026-10-08 / ALBISTEAK
Hirigoien eta Jose Lasa haur-parkeetan mantentze-lan ugari burutu dira

Jarduketek konponketa-, mantentze-, margotze- eta egokitze-lanak hartu dituzte barne, herriko haur-parkeak kontserbatzeko urte anitzeko planaren barruan.

Gehiago irakurri...

Aho Lehor Fest VI, Euskal-Nafar Rally Historikoa eta zinema, aste honetako Lazkaoko kultur agendaren ardatz
2026-10-07 / ALBISTEAK
Aho Lehor Fest VI, Euskal-Nafar Rally Historikoa eta zinema, aste honetako Lazkaoko kultur agendaren ardatz

Aho Lehor Fest VI jaialdian Taqbir, The Prize, Sick Shooters, Orsini eta Barrrk taularatuko dira urriaren 10ean, larunbatean, eta egun berean Euskal-Nafar Rally Historikoa ere izango da herrian zehar. Zinema eskaintzan, Verity. La sombra del engaño helduentzat eta Dino Familia, euskaraz, haurrentzat izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...

Lazkaoko Udalak bankuak eta paperontziak jarri ditu meandroan, espazio publikoa hobetzeko
2026-10-06 / ALBISTEAK
Lazkaoko Udalak bankuak eta paperontziak jarri ditu meandroan, espazio publikoa hobetzeko

Jarduketa irailean egin da, maiatzean oinezkoentzako ibilbide irisgarriaren lanak amaitu ondoren, eta neguan izango du jarraipena, 30 zuhaitz baino gehiago landatuta, ingurua paisaian eta natur ingurunean hobeto txertatzeko.

Gehiago irakurri...

gehiago