Albisteak

  • Lazkaoko Udalak aurtengo udan ere kultur eta kirol ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu du 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako.
  • 6 eta 12 urte bitartekoek kirol anitzeko jarduerak,kirol dantza, irristaketa, tenis, futbola, pelota, piraguismo, mendiko bizikleta, gimnasia erritmika eta triatloia izango dituzte aukeran, eta 12 eta 18 urte bitartekoek, berriz, piraguismo,kirol dantza, ziklo indoor eta body gazte ikastaroak egin ahal izango dituzte. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean iraungo dute ikastaro guztiek.
  •  Kultur alorrean, Microsoft MakeCode eta Kitronik makina tailerra, Unity 3D game kit ikastaroa, Robotika hastapena Arduinon oinarritutako plakak erabiliz, edota sormen tailerra izango dira aukeran. 

Lazkaoko Udalak aurtengo udako kultur eta kirol ikastaro eskaintza aurkeztu eta izen ematea ireki du. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra arte iraungo dute ikastaro guztiek eta izen ematea telefonoz, presentzialki, email bidez edota www.lazkao.eus-en bitartez egin daiteke ekainaren 15etik 21era bitarte eta izen emate ordena errespetatuko da plazak bete bitartean.

Adinaren araberako egitaraua antolatu du Lazkaoko Udalak aurtengo udako ikastaroetarako. 6 eta 12 urte bitartekoek (2013, 2012, 2011, 2010, 2009 eta 2008 urteetan jaioak) kirol anitzeko jarduerak eta kirol dantza egin ahal izango dituzte. Bestalde, irristaketa, tenis, futbola, pelota (2013 urtekoek izan ezik), piraguismo, mendiko bizikleta, gimnasia erritmika, triatloia ere aukeratu ditzakete (azken lau jarduerak 2012an jaio direnentzat soilik dira).

12 eta 18 urte bitartekoek (2007, 2006, 2005, 2004 eta 2003 urteetan jaioak) piraguismo, kirol dantza, ziklo indoor eta body gazte ikastaroak izango dituzte aukeran.

Kultur alorrean, Microsoft MakeCode eta Kitronik makina tailerra, Unity 3D game kit ikastaroa, Robotika hastapena Arduinon oinarritutako plakak erabiliz, edota sormen tailerra izango dira aukeran.

6 eta 12 bitartekoentzat kultur eta kirol ikastaro eskaintza

Irristaketa, tenis, gimnasia erritmika eta kirol dantza ikastaroak (zunba, aerobik, funky) 20 egunekoak izango dira (ekainaren 29tik uztailaren 24ra) eta 45 minutuko saioetan emango dira, goizeko ordutegian, 2013 urtetik aurrera jaiotakoentzat, gimnasia erritmikako ikastaroa izan ezik, 2014. urtean eta aurretik jaiotakoentzat baita.

Pilota ikastaroa 12 egunekoa izango da: ekainaren 29tik uztailaren 24ra astean hiru saio emango dira, astearte, asteazken eta ostegunetan, 45 minutukoak guztiak. Arratsaldeko ordutegia izango du eta 2013 urtean eta aurreko urteetan jaioei dago zuzenduta.

Piraguismo ikastaroak astebete iraungo du, ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta bost orduko bost saio eskainiko dira denera. Mailaren arabera, aste horretako larunbatean hondartzara irteera bat antolatuko da. Goizeko eta arratsaldeko ordutegia egongo da aukeratzeko: 10:30 - 11:30, 11:45 – 12:45, 13:00 – 14:00, 15:00 – 16:00, 16:15 -17:15, 17:30 – 18:30 eta 18:45 – 19:45. 8 urtetik gorakoentzako ikastaro bat da, hau da, 2012. urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Derrigorrezkoa da igerian jakitea eta norberak eraman beharko du beharrezko materiala (bainujantzia, kamiseta eta oinetako aproposak).

Mendiko bizikleta ikastaroari dagokionez, uztailean zehar sei irteera egingo dira, astearte eta ostegunetan: uztailak 7, 9, 14, 16, 21 eta 23 dira zehaztutako egunak eta arratsaldeko 17,00tan kiroldegi aurrean egon beharko dira izena ematen dutenak. 8 urtetik gorakoentzako ikastaro bat da, hau da, 2012. urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Kaskoa derrigorrezkoa da.

Triatloi ikastaroak hiru asteko iraupena izango du, ekainaren 29tik uztailaren 17ra. Eguneko bi orduko saioak egingo dira, goizeko ordutegian, 10:00etatik 12:00etara. 9 urtetik gorakoentzako ikastaroa da, hau da, 2011 urtean edo lehenago jaiotakoentzat. Derrigorrezkoa da igerian jakitea parte hartzeko.

Kirolanitzak ikastaroan, hainbat kirol jarduera egingo dira goizeko ordutegian, 10:00etatik 12:00tara: tenisa, irristaketa, mendiko bizikleta, ibilaldiren bat, arku tiraketa, badmintona, saskia, hockeya… 20 eguneko ikastaroa izango da, ekainaren 29tik uztailaren 24ra arte eta 6 urtetik gorakoentzako izango da, urte honetakoak barne.

Futbola astebetez eskainiko da eta hiru orduko iraupena izango dute saioek, 9:30etatik 12:30etara: ekainak 29 - uztailak 3 / uztailak 6 – 10, uztailak 13 – 17 edo uztailak 20 - 24 asteetan eman ahal izango da izena. 2008 - 2011 urte bitartekoentzako jarduera bat da.

Kultur alorrean, 2013 - 2010 urteetan jaiotako haurrentzako (7-10 urte)  LEGO WEDO 2.0 Robotika hastapen ikastaroa burutuko da ekainaren 29tik uztailaren 3ra.

Uztailaren 6tik 10era berriz, 2009 - 2006 urteetan jaiotako haurrentzako (11-14 urte) Microsoft MakeCode eta Kitronik makina tailerra eskainiko da.

Uztailaren 20tik 24ra FREADUINO, Robotika hastapena Arduinon oinarritutako plakak erabiliz. 2009 - 2006 urteetan jaiotako haurrentzako da (11-14 urte).

Sormen artistiko tailerra ere eskainiko da ekainaren 29tik uztailaren 10era. Haurren kasuan 16:00etatik 18:00etara.

12 eta 18 bitartekoentzat kultur eta kirol ikastaro eskaintza

2007, 2006, 2005, 2004, 2003 eta 2002 urteetan jaiotakoei zuzenduta daude ikastaro hauek, 2008koak ere sartu litezke, datorren ikasturtean DBH1ean egongo direlako.

Piraguismo ikastaroa haurren ikastaroarekin batera egingo da eta zehaztapen berdinak bete beharko dira.

Dantza kirolaren ikastaroari dagokionez, 12 eguneko ikastaroa izango da, ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitarte astean hiru saio eskainiko dira: astelehen, asteazken eta ostiraletan. 55 minutukoak izango dira, goizeko 11:00etan, eta 12 urtetik gorakoentzat zuzenduta daude (urte honetakoak barne).

Ziklo indoor eta body gazte ikastaroak 8 egunetakoak izango dira, astean bi saio emango dira ekainaren 29tik uztailaren 24ra arte, astearte eta ostegunetan. Ziklo indoor 11:00etan eta body gazte10:00etan. 55 minutuko saioak izango dira 12 urtetik gorakoentzat (urte honetakoak barne).

Kultur alorrean, uztailaren 6tik 10era berriz, 2009 - 2006 urteetan jaiotako haurrentzako (11-14 urte) Microsoft MakeCode eta Kitronik makina tailerra eskainiko da.

2006tik beherako gazteei zuzenduta (14 urtetik aurrea) Unity 3D game kit ikastaroa: 3D bideo-jokoen programazioaren hastapenak Unity plataformarekin. Uztailaren 13tik 17ra burutuko da.

Uztailaren 20tik 24ra FREADUINO, Robotika hastapena Arduinon oinarritutako plakak erabiliz. 2009 - 2006 urteetan jaiotako haurrentzako da (11-14 urte).

Sormen tailerra ere eskainiko da ekainaren 29tik uztailaren 10era. Gazteen kasuan, 2006an jaiotakoetatik behera, 18:00etatik 20:00etara.

Izen ematea

Izena emateko datuekin orri bat bete beharko da telefonoz 943 08 80 80 zenbakian, presentzialki Udalean edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliz), baita www.lazkao.eus webgunean ere, astelehenetik aurrera (goizeko 9:00etan).

Ikastaroen zenbatekoa aurrerago jakinaraziko da. Ordainketa kontu korronte bidez edo dagokion diru kopurua adierazitako kontu korrontera sartuz egin ahal izango da. Kontu korrontez egingo ez dutenek, ikastaroa hasi aurretik sartu beharko dute dirua adierazitako kontuan eta, ondoren, ordainagiria erakutsi beharko dute kiroldegian.

 

beneficios deporte en niños