Lanak azaroaren 14ko 15:00ak arte aurkeztu beharko dira Lazkaoko Udaletxean, herritarrek arte sorkuntzaren bidez indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa adieraztea helburu duen ekimenaren baitan. Lan irabazlearen egileak 300 euroko bonua jasoko du, eta irudia Udalaren etorkizuneko sentsibilizazio kanpainetan erabiliko da.
Arerian ospatu da sarien bigarren edizioa, eta hainbat lehiaketatan lortutako emaitzak ez ezik, herriko kirol jarduera sustatzen dutenen lana ere nabarmendu da.
Lanak urrian abiatu ziren, eta 1.740 metro luze eta 2 metro zabal izango dituen ibilbidea egokituko da, eremuan ibiltzen diren pertsonen segurtasuna hobetzeko. Jarduketaren lizitazio-aurrekontua 361.841,44 eurokoa da, BEZa gabe, eta lanak Construcciones M. B. Antio, S. L. L. enpresak gauzatuko ditu. Jarduketak trazadura lurraren ezaugarrietara egokitzea aurreikusten du, ingurunean behar bezala txertatzeko.
Bosgarren saioa egin ostean, zaintzen inguruko hausnarketa-prozesuari amaiera emateko azken topaketa irekia 17:30etik 19:00etara egingo da udaletxeko bilkuren aretoan, egindako lanaren ondorio nagusiak eta etorkizunerako proposamenak herritar guztiekin partekatzeko.







