Lazkaoko Udalak autokontsumorako plaka fotovoltaikoak jarri ditu Ikastolako San Prudentzio eraikinean, frontoian eta Arerian, 6 udal eraikinetan (Ikastola, kiroldegia, pilotalekua, Udaletxea, Orobione, Areria, San Benito Ikastola) autokontsumoari laguntzeko helburuarekin.

Instalazioak eraikinen estalkien gainean egin dira. Ikastolan 150 plaka fotovoltaiko jarri dira, 49 plaka pilotalekuan eta 80 plaka Arerian, 279 plaka guztira. Instalazioek autokontsumo-erregimenean funtzionatuko dute, soberakinekin partekatuta.

Hiru jarduera horiekin 134.444,00 kWh sortzea aurreikusten da. Nabarmendu behar da aurrezpen horrek CO2 isurketetan 47.995 kg-ko murrizketa ekarriko duela eta urtean 34.965 €-ko aurrezpen ekonomikoa.

Hiru instalazioen kostua, guztira, 164.275,72 eurokoa izan da (BEZa barne).

Next Generation dirulaguntzak

Jarri diren 3 eguzki-instalazio fotovoltaikoak energia-iturri berriztagarriak dituzten autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programako dirulaguntzen barruan daude, baita egoitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutakoen barruan ere, Next Generation European Union planaren barruko berreskuratze-, eraldatze- eta erresilentzia-planaren esparruan. Horiek Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzen dira, EEEren bidez, eta 99.198 euroko laguntza espero da.

Eranskina PDF

4iQ90BkrbHG2xF81