Europan ospatzen den Kirolaren Astearekin bat egingo du aurten Lazkaoko Udalak, eta bihar, irailak 30, hasi eta urriaren 10era hainbat ekintza antolatu dira, kirol minoritarioei garrantzia eman eta kirolak osasunarekin duen lotura azaleratzeko.

Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua igande honetan itxiko da, udako denboraldiari amaiera emanez. Ekainaren 10az geroztik daude irekita, eta hiru hilabete hauetan hainbat ekintza egin dira beretan. Datorren urteko ekainean irekiko dira berriz igerilekuak eta belardia eta solariuma.

Ur jolas arkeologikoak egingo dira abuztuaren 5ean Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekuan. Hondoratutako itsasontzi baten aztarnak irudikatuko dituzte, eta haurrak itsasontzi horren arrastoen artean murgildu ahal izango dira. Jolas honen bidez, ur azpian aritzen diren arkeologoen lana ezagutu ahal izango dute gaztetxoek. Buzeatuz itsasontzian gordetzen diren altxorrak bilatu beharko dituzte.

Lazkaoko Udalak prestatu du 2017-2018 denboraldirako kirol eskaintza. Aurten, gainera, aurreratu egingo da ikastaroen hasiera eguna. Orain arte, urrian hasten baziren ikastaroak, aurten irailaren 18ra aurreratu dira. Haurrentzako ikastaroak urrian hasiko dira: funkya, gimnasia erritmikoa eta igeriketa.

Honako ordutegia izango dute udal zerbitzuek abuztuan zehar:

Kiroldegiko eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak kudeatzeko egindako lehiaketako ebazpenak onartu ditu Lazkaoko Udalak, herenegun egindako osoko bilkuran. Hala, etxez etxeko zerbitzua Eulen enpresari esleitzea erabaki da, eta kiroldegiko zerbitzua GKT Goierriko Kirol Zerbitzuak enpresari. Bi kasuetan bi urterako esleipena izango da, beste bi urte luzatzeko aukerarekin.