Larunbatean jokatuko da Goierriko 4. Rallysprinta, Lazkaon hasita. Herriko plazan egingo dituzte egiaztapen teknikoak, eta Lazkaomendiko bidean hasiko da rallya, hilerri parean. 09:00etatik 11:30era egingo dituzte egiaztapen teknikoak, eta 13:00etan hasiko dira autoak irteera puntura mugitzen. Beraz, proba hasten denetik bukatu arte Lazkaomendiko errepidea itxita egongo da.

Larunbaterako trafiko mugimendu handia aurreikusten da, beraz, Lazkaoko Udalak arretaz ibiltzeko eskaria egiten die herritarrei eta bisitariei. Euskal Automobilismo Federazioak egindako deiarekin bat eginda, rally probarako eta herrigunerako zehaztutako segurtasun arauak errespetatzea eskatzen da, eta trafikoa eta proba erregulatuko duten pertsonei kasu egiteko. Horrez gain, Lazkaomendi ingurua eta proba egingo den eremua zaintzeko eskatzen da, baserri bideak eta lurrak zaindu eta txukun uzteko.

Guztira 60 autok parte hartuko dute Goierriko Rallysprintean: 53k abiadura lasterketan eta 7k erregulartasun proban. Rallyarekin lortutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.

JOXEMIEL BARANDIARAN UDAL KIROLDEGIAK ABENDUAK 5etik 9ra BITARTEKO EGUNETAN BERE OHIKO ORDUTEGIA MANTENDUKO DU.

Abenduak 6 eta 8an, astearte eta ostegunean, igande eta jai egunetako ordutegian irekiko ditu ateak, goizeko 9,00etatik eguardiko 13,30ak bitartean.
Abenduak 6, 7 eta 9, astelehen, asteazken eta ostiralean ohiko lanegunetako ordutegia izango du. Goizeko 7,00tan ireki eta gaueko 21,30ak arte irekita.

IKASTAROEI dagokionez, astelehen eta asteazkenean normaltasunez emango dira. Ostiralean ez da izango ikastarorik.

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian gimnasia erritmikako talde berri bat martxan jartzera doa.

Iberdrolak Harizti gainetik igarotzen diren tentsio altuko bi lineatan egin behar dituen lanak direla eta, asteburuan, otsailak 25 eta 26 (larunbata eta igandea), Harizti Haundi futbol zelaia itxita egongo da.

 

 

Gabonetako aisialdi zerbitzuan izena emateko epea azaroaren 14tik aurrera irekita.

Joan den larunbatean haurren II. mendi duatloa ospatu zen, guztira 80 bat neska - mutilek parte hartu zuten. Bertan ez zen inolako sailkapenik egin helburua parte hartzea zelako. Kategoria benjamin, alebin eta infantilek parte hartu zuten.