• Aranburu-Perez | A.U.Gordon-Oskoz eta Barrokal-R.Larramendi | Arrieta-Zabala lehiatuko dira; Natale Aranburu lazkaotarrak parte hartuko du.
  • Ikastaro-zikloa irailaren 19an hasiko da eta guztira 19 ikastaro daude aukeran.
  • Interesatu guztiei zabalik dago denboraldi honetako ikastaroetan izena emateko aukera, baina aurreko denboraldiko ikasleek izango dute lehentasuna.
  • Irailaren 13an eta 14an, ate irekien jardunaldia.
  • Kiroldegiko kantxak duen luzera eta zabalera aprobetxatuz, atzealdean ezker pareta berri bat eraiki da. Modu honetan 7 kuadro dituen pilotaleku motz bat sortu da.
  • Guztira, Udalak, 55.076 euroko inbertsioa burutu du, BEZ barne.
  • Futbol-zelaiko zelai artifiziala ordeztu eta hobetu egin da, azken belaunaldiko belar artifizial sintetikoz osatutako kirol-zoladura sistema berri bat ezarriz.Une honetan azken ukituak ematen ari dira ur-drainatze sistema hobetzeko.
  • Inbertsioa 224.295 eurokoa izan da, gehi BEZ. 

Irailaren 1etik aurrera, berriro jarriko da martxan muskulazio-monitore zerbitzua, honako egun eta ordutegi hauetan: