• Kopuru horretatik 2032 lagunek urte osorako bazkidetza dute eta gainerako 471 pertsonek hiru hilabeteko edo udako igerileku bazkidetzan eman dute izena.
  • Oraindik ere urteko bazkidetza egiteko aukera irekita dago.
  • Egin beharreko jakinarazpenak helbide elektronikora bidaliz egitea gomendatzen da (bajak, aldaketak, helbideraketak, agirien aurkezpena….).
  • Irailak 5a bitartean egongo dira irekita, astelehenetik igandera bitartean. Bono aukera zabala dago eskura.
  • Covid-19ari aurre egiteko neurriak hartu dira, herritarren segurtasuna lehenetsiz. Araubide osoa lazkao.eus -en kontsulta daiteke.
  • Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 21, egungo bi txandetatik hirura pasako da: 11:00-14:00, 14:30-17:00 eta 17:30-20:30.
  • Ia ekintza guztiak ekainaren 21ean hasiko dira; ekainaren 28an piraguismoa, pelota eta igeriketa ikastaroak. Aisialdi zerbitzuari ekainaren 21ean ekingo zaio ere.
  • Haurren igeri ikastaroak antolatzeko, ekainak 30era bitartean egun izena emanda daudenekin egingo da taldekatze eta antolaketa.
  • 2021eko urrian 3 urte beteta edo gehiago dituztenei eta igeriketa ikastaroetan partehartzeko interesa duten guztiei izenematea ekainak 30a baino lehen egiteko aukera dute.
  • Kirolanitzeko jarduera eskaintza, 2008an jaiotako haurrentzako ere zabalik.