Aste Santuko oporrak direla-eta, honakoa izango da Joxemiel Barandiaran kiroldegiko ordutegia:

  • Martxoaren 29 eta 30 (osteguna eta ostirala): 09:00etatik 13:30era
  • Martxoak 31 eta apirilak 1 (larunbata eta igandea): Itxita (*)
  • Apirilak 2 (astelehena): 09:00etatik 13:30era

Martxoaren 4an Donostian egingo den 29. Lilaton proban parte hartu behar duten emakume lazkaotarrei herriko irudia daraman kamiseta bat oparitu nahi die Lazkaoko Udalak.

Txikienek ere parte hartu zuten Lazkaoko San Silbestre proban abenduaren 31 (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak)

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin dute Joxe Miel Barandiaran kiroldegiko langileek, eta beraz, kiroldegia itxita egongo da bihar 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 22:00etara bitartean. Ordutegi horren barruan hasten diren ikastaroak ez dira emango.

Euskadiko Indoor arku tiraketa txapelketa egitekoak ziren igandean, urtarrilak 28, Joxemiel Barandiaran kiroldegian. Baina antolatzaileek adierazi dutenez, bertan behera geratu da.

Abenduaren 31n Lazkaon egin zen San Silbestre lasterketa iruditan (Yurena Sanchez Paniaguaren argazkiak):